• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
News

Jaietan kuadrillen arteko jokoak

E-mail Print PDF

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 19an, bazkaria egingo da. Ondoren, arratsaldean, 18:00etan, kuadrillen arteko jokoak izango dira.

Jokoak Zurrategin izango dira eta txaranga izango da lagun.

Parte hartzaileak: DBH 1etik gorakoak.

Taldeak: 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da.

Epaimahaia: talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du.

Saria: Antzuolako jatetxe batean afaria edo bazkaria. Udalak 200 € artekoa ordainduko du. Gainetikoa taldeak jarriko du.

Izen-ematea: udaletxean edo  This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it helbidean

Izena emateko azken eguna: uztailak 12, egubakoitza.

Animatu eta ondo pasatu
 

Jaietako larrain dantzako entseguak

E-mail Print PDF

Antzuolako jaixetako domekan larrain dantza egingo da aurten ere Oinarin dantza taldeari esker.

Plazara irten aurretik hainbat entsegu egiteko aukera izango da.

- Uztailak 2, martitzena

  • 19:00-21:00. Hutsetik hasten.

- Uztailak 9, martitzena

  • 19:00-20:00- Larrain dantza jarraitzen.
  • 20:00-21:00- Larrain dantza entsegua.

- Uztailak 16, martitzena

  • 19:00-20:00- Larrain dantza jarraitzen.
  • 20:00-21:00- Larrain dantza entsegua.
 

Agenda. Herriko ekintzak.

E-mail Print PDF

Ekainak 1, zapatua
AKE eguna.

10:00-12:00- Beteranoen futbol partida Eztalan.
12:00- Karro-poteoa.
14:30- Herri bazkaria.
17:00- Sari banaketa.
18:30- Elektro-txufla eletrotxaranga.

Ekainak 2, domeka
10:00
Txistularien kalejira herrian zehar.

Ekainak 3, astelehena
17:30
Bertso jaialdia: eskolako bosgarren eta seigarren mailakoen eskutik.
Antiguako ermitan. 

18:00
Hitzaldia: Nola saihestu eguneroko gatazkak.
Hizlaria: Nerea Mendizabal (psikopedagogoa)
Pausokak antolatuta.

Ekainak 4, martitzena
18:00
Hitzaldia: mikromatxismoak
Olaranen.

 Ekainak 6, eguena
18:00
Ipuin kontalaria, eskolako 3., 4., 5. eta 6. mailakoendako.
Patxiko Txerren Ipuingintzaren 2019ko emaitzak jakinaraziko dira bertan.
Olaranen.

Ekainak 8, zapatua
12:00
Iralako kronoigoera, Peña Aiastuik antolatuta. 

Ekainak 9, domeka
10:00
Txistularien kalejira herrian zehar.

Ekainak 15, zapatua
12:00
Uzarragako igoera, Peña Aiastuik antolatuta.

Ekainak 16, domeka
10:00
Txistularien kalejira herrian zehar.

Egun osoan zehar
Auto telegidatuen erakustaldia eta lasterketak.
Kanpo beltzean.

Ekainak 17, astelehena
Bergarako Musika eskolako ikasleen kontzertua.
Udaletxean.

Ekainak 18, martitzena 

18:00
Lan saio irekia, Antzuolako basoek gaur egun bizi dituzten erronken inguruan.
Olaranen. 

Ekainak 19, eguaztena
Gimnasia erritmikakoen erakustaldia.
Frontoian.

18:30
Hitzaldia: Bakardadea: bakarrik bizitzea baino gehiago.
Hizlaria: Pili Castro, Deustuko Unibertsitateko psikologia irakaslea eta Caritaseko Nagusien Saileko arduraduna.
Hitzaldia, gehien bat gazteleraz izango da.
Landatxoperen eskutik.
Olaranen.

Ekainak 20, eguena
18:30
Secundino Esnaola musika eskolako triki-panderoko ikasleen entzunaldia.
Olaranen.

Ekainak 21
Kalebarrengo jaixak

Ekainak 22, zapatua
Kalebarrengo jaixak. Besteak beste:

12:00
Kalebarrengo gimkana, Peña Aiastuik antolatuta.

16:00
Eskolartekoen txirrindulari proba.

24:00
Sagar dantza.

Ekainak 23, domeka
Kalebarrengo jaixak. Besteak beste:
18:30-20:00
Gauargi taldearen saioa.

20:00
Arbola jasotzea eta Oinarinen saioa; San Juan zortzikoa dantzatuko dute. 

20:30-22:00
Gauargi taldearen saioa.

Ekainak 29, zapatua
San Martzialgo jaixak.

10:00
Txeflero jaurtitzea.

11:00
Plater jaurtiketarako frogak.
Ondoren, Herriko trikitilari gazteak

16:30
Herri mailako Plater Tiraketa

18:30
Txokolatada

20:00
Trikitilariak

21:00
Herri afaria.

Ondoren, Suzko erruberak eta “helaua”.
Erromeria trikitilariekin.

Ekainak 30, domeka

11:00
Egunsentikoa txistulariekin

11:30
San Martzialgo igoera, Peña Aiastuiren eskutik.

12:00
Meza, San Martzialgo ermitan

Meza ostean, gazta eta ardoa. Salda nahi duten guztientzat eta luntxa jubilatuentzat.

13:00
Herriko txirrindulari challengearen sari banaketa.

Ondoren, Oinarin taldeko dantzariak.

Herri bazkaria.

Bazkal ostean eta bukaera arte, erromeria Jon Ostolaza eta Andoni Ezkerra trikitilariekin.

Iluntzean, “Tortilla la madre”

21:00
Txeflero Jaurtiketa eta jaien amaiera.

 

Alardean parte hartzeko jende beharra

E-mail Print PDF

Dagoeneko Alardea antolatzen hasita gaude.
Uztailaren 20an izango da eta aurten ere parte hartzaile izango zarelakoan gaude. Zure erantzuna ekainaren 14a aurretik jasotzea espero dugu.
Horrez gain, estimatuko genizuke zure inguruko norbait animatzea, jende beharra dugu-eta, batez ere, eskopeteroena.

Parte hartuko duzun esateko bide hauetako bat erabil dezakezu:

  • Udaleko kultura teknikariari jakinaraziz This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it helbidean, 943 766 246ra deituz edo Udaletxera joanez. Zure izen-abizenak eta telefono mugikorra utzi.
  • Alardearen elkarteko kide bati esanaz.
Azkenik, gogorarazi Alardearen informazio ugari duzula www.antzuolakoalardea.com webgunean. Entseguen egutegiak ere bertan ipiniko ditugu.


 

Udalekuetako begiraleak hartzeko deialdia

E-mail Print PDF

ANTZUOLAKO UDALEKUETARAKO BEGIRALEAK HARTZEKO DEIALDIA

Uztailaren 1etik 18ra Antzuolan umeentzako egingo diren ekintzen antolaketa dela-eta, begiraleak hartzeko deialdia.

1- BALDINTZAK

  • - Euskaraz jakitea.
  • - 2019an 18 urte beteta izatea.
  • - Derrigorrezkoa da formazio, programazio eta errepaso bileretan parte hartzea. Data hauetan izango dira:
    • Formazio bilera: maiatzak 17, ostirala, 18:00-21:30 bitartean.
    • Programazio bilera: maiatzak 25, zapatua.
    • Errepaso bilera: ekaineko azken astean.

Begiraleak hartzeko kontuan hartuko diren irizpideak:

  • - Begirale titulua izatea.
  • - Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea.
  • - Esperientzia izatea.
  • - Herrigitzan parte hartzea.

Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira. Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da viagra samples baloratuko.

Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.

2- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria beteta. Inprimakia eskuratzeko Idolaz elkarteari eskatu edo hemen sakatu.
  • Titulu(ar)en fotokopiak. Ziurtagiririk aurkeztu ezean, ez da titulaziorik kontuan hartuko. Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak.
  • Natura sexualeko delituen ziurtagiria.

Hona hemen ziurtagiri penala lortzeko informazioa: 
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos

3- OHARRA: Izen emateko dokumentazioa Idolazeko helbide honetara  This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it bidali behar da.

4- EPEA: izena emateko azken eguna maiatzak 12 (domeka).

 
  • «
  •  Start 
  •  Prev 
  •  1 
  •  2 
  •  3 
  •  4 
  •  5 
  •  6 
  •  7 
  •  8 
  •  9 
  •  10 
  •  Next 
  •  End 
  • »


Page 1 of 10

Buletina jasotzeko

captcha
ANTZUOLAKO_DOINUA
Banner
Banner
Banner
Banner