• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Nouvelles

Domekan Iralatorre baserrira bisita

Envoyer Imprimer PDF

Iralatorre baserriko nekazal jarduera ezagutzeko aukera izango da domekan, irailaren 9an, 12etan.

Ezkutuko altxorrak, Debagoieneko mankomunitateko Turismok antolatutako egitarauko bisita gidatua izango da.

Aurrez izena eman beharra dago:  Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.   edo 943 71 89 11 / 943 79 64 63

 

 

Euskaraldiaren bilera ostegunean

Envoyer Imprimer PDF

Euskaraldia, 11 egun euskaraz.

Euskaraldia Antzuolan. 

Bilera irekia:

  • Irailak 6, eguena, 18:30
  • Olarango ekintza aretoan

 

 

 

 

Antzuolako jaietako jokoak

Envoyer Imprimer PDF

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 13an, bazkaria egingo da. Ondoren, arratsaldean, 18:00etan, koadrillen arteko jokoak izango dira.

Jokoak Zurrategin izango dira eta txaranga izango da lagun.

Parte hartzaileak: DBH 1etik gorakoak.

Taldeak: 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da.

Epaimahaia: talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du.

Saria: Antzuolako jatetxe batean afaria edo bazkaria. Udalak 200 € artekoa ordainduko du. Gainetikoa taldeak jarriko du.

Izen-ematea: udaletxean 943 766 246ra deituz edo  Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. helbidean

Izena emateko azken eguna: uztailak 6, egubakoitza.

 

Animatu eta ondo pasatu
 

Frontoi eta patioaren erreserba. Izena-ematea.

Envoyer Imprimer PDF

Antzuolako kirol instalazioetan datorren ikasturterako eguna eta ordua erreserbatzeko aukera zabalik dago uztailaren 17 astearte arte.

Irail hasieratik uztail bukaera bitartean patioan edo frontoian jokatu ahal izateko aukera ematen du horrek. Frontoiari dagokionez, astearte eta ostegunetan ezingo da erreserbarik egin, Olalde pilota elkarteak hartuta baitu egun horietan.

Erreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, jendaurreko zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek izango dute lehentasuna.

Erreserba egiteko bidali mezua Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. helbidera eta eman datu hauek:

Erreserbatu nahi den kirol instalazioa (patioa edo frontoia):
Eguna (1. aukera):
Ordua:
Eguna ( 2. aukera):
Ordua:
Arduradunaren izena:
Helbide elektronikoa:
Mobila:

Izena emandakoei txandaren emaitzen berri uztailaren 20rako emango zaie. Hartara, erreserbadunek irail hasieratik egutegi berriaren arabera jokatzeko aukera izango dute.

 

Hanburgesa jate lehiaketa

Envoyer Imprimer PDF

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 13an, 20:00etan, hanburgesa jate lehiaketa izango da, Xinkona dendaren eskutik.

Buztinzurin, Xinkona aurrean eta txaranga izango da lagun.

Lehiaketa: denbora gutxienean hiru hanburgesa nork jan.

Denbora kronometratu egingo da.

Banaka hartuko da drug viagra'>drug viagra parte.

Parte hartzaile bakoitzak 3 € jarriko ditu izena ematean.

Saria: Xinkona dendan gastatzeko 50 €

Izen-ematea: Xinkona dendan, udaletxean 943 766 246ra deituz Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. helbidean

Izena emateko azken eguna: uztailak 9, astelehena.

Animatu eta ondo pasatu!

 


Page 2 de 7

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
Hymne Antzuola
Bannière
Bannière
Bannière
Bannière
Bannière