• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Nouvelles

Aihertarrak udalekuetan eta gure etxeetan

Envoyer Imprimer PDF

Antzuola Nafarroa Behereko Aiherrarekin senidetuta dago.
Herri bietako umeen arteko harremana sustatu eta sendotzeko asmoz, aurten Aiherrako umeek ere hartuko dute parte udalekuetako bost egunetan.
8 urtetik 12 urte arteko hogei bat ume etorriko dira Antzuolara.

  • UDALEKU EGUNAK GUZTIRA: uztailaren 1etik 14ra. Ordutegia: 9:30-13:00.
  • AIHERTARRAK ANTZUOLAN EGONGO DIREN EGUNAK: uztailaren 3an, domekan, etorri eta 8ra arte, ostiralera arte.

Etxean aihertarrik hartzera animatzen bazara, eman horren berri ondorengo datuekin batera udaletxean edo Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. helbidean lehen bailehen.

  •  Izena:
  • Abizenak:
  • Helbide elektronikoa:
  • Mugikorra:
 

Osakidetzan ere nik euskaraz nahi dut

Envoyer Imprimer PDF

Osakidetzak aukera ematen digu herritarroi gure lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko. Horixe da, hain zuzen, kanpaina honen helburua: herritarrak animatzea euskara eskatu dezaten beraien lehentasunezko hizkuntza izan dadin Osakidetzan.

Horiek horrela, kanpaina honetarako egindako bideoa duzue alde batetik, eta, bestetik, euskara aukeratzea zela egin daitekeen azaltzeko eskuorria.

 

 

Udal gimnasioaren 2015-2016eko eskaintza

Envoyer Imprimer PDF

ORDUTEGIA ETA EKINTZEN ESKAINTZA

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEKO: 
Udal gimnasioan: Eguzki auzoa, 7 behea. Telefonoa: 943 766 661 -  Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.

 

Haurreskolan izena emateko epea zabalik

Envoyer Imprimer PDF

ESKAERAK EGITEKO EPEA: urriaren 1etik aurrera, plazak bete artean ez da itxiko epea.

INFORMAZIO GEHIAGO: Haurreskolan bertan, 13:00etatik 14:00etara

Edozein zalantza baduzue deitu telefono honetara 943 78 60 15

 

 

Eskerrik asko alardean parte hartzeagatik!

Envoyer Imprimer PDF

Alardearen elkarteak eta Antzuolako Udalak eskerrak eman nahi dizkie alardean parte hartu duten guztiei, dena primeran atera delako. Herri izatearen harrotasuna adierazten duen ekitaldiaz antzuolar eta kanpotar askok gozatu ahal izan dute. Plaza ikusi besterik ez zegoen. Bete egin zen.

Parte-hartzaileak ere asko, aurten 200dik gora. Eskerrik asko denei, bai atzean lanean jardun dutenei (jantzi arduradunak, makillatzaileak, luntx prestatzaileak, eskopeta eta kanoien arduradunak, argazkilariak...), bai alardean modu zuzenean irten direnei, gure herriko ondare kultural eta folkloriko garrantzitsuari bizirik eustearren.

Alardeko argazkiak ikusteko: http://www.antzuolakoalardea.com/galeria/argazkiak/irudiak/2015 edo zuzenean klikatu hemen 

 

 


Page 7 de 9

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
Hymne Antzuola
Bannière
Bannière
Bannière
Bannière