• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Nouvelles

Zorionak eta eskerrik asko alardeko parte hartzaileoi!

Envoyer Imprimer PDF

Berba bi alardeko parte hartzaileoi: zorionak eta eskerrik asko!

Zorionak! Dena bikain irten delako eta gerturatutako ikusleek, bai herritarrek, bai kanpotarrek, gure herriko ondare kultural eta folkloriko garrantzitsuaz gozatzeko aukera izan dutelako.

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi, jaietako zapatuan, askorentzat ahalegina delako horrelako ekitaldian parte hartzea. Mila esker, bai atzean lanean jardun duzuenoi (jantzi arduradunak, makillatzaileak, luntx prestatzaileak, eskopeta eta kanoien arduradunak, argazkilariak…), bai alardean modu zuzenean jendaurrean irten zareten guztioi.

 

Antzuolako liburuak salgai

Envoyer Imprimer PDF

Antzuolako udalak hainbat liburu, grabazio eta mapa ditu argitaratuta. Batzuk agortuta dauden arren, oraindik udaletxean geratzen direnak zabaltzeko asmoz, udalak moduz eskuratzeko moduan jarriko ditu salgai. Hala, bihar, maiatzaren 20an, San Isidro azokan salgai egongo dira eta hemendik aurrera udaletxean eta liburutegian ere eskuratu ahal izango dira.

Prezioak
Liburu 1- 5 €
2 liburu- 8 €
3 liburu- 10 €
Material dena- 25 €
Aiherra Antzuola, Mugak zubi. DVDa, 5 €

LIBURUAK
Antzuolako alardea. Mairuaren jaialdia. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 
Antzuola 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 1996.
Antzuolako hizkera. Jone Larrañaga Igartza. 1998. 
Antzuolako ohitura zaharrak. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2002
Lurretik mahaira. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuolako Trena. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Maristak Antzuolan. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Ura Antzuolan. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Antzuolako udala eta Aiherrako udala. 2011

UDALAK zuzenean argitaratu ez dituenak:
Antzuolako toponimia. Kristina Pavo. Euskaltzaindia.
Ondorengoek jakin dezaten. Kruz Azkarate. Auspoa liburutegiak argitaratuta. 2009.
Alfonso Ugarte (1879-1937) eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal herrian. Alfonso Ugarte (1879-1937) y la reforma de la música sacra en territorio vasco-navarro. Ainhoa Kaiero Claver. Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bildumak argitaratuta.

BESTELAKOAK
Antzuolako mapa. L. del Barrio, I. Ramirez de Okariz, L. Zaldua. 1994.
Antzuolako mapa toponimikoa. 2016
DVDa: Aiherra Antzuola, Mugak zubi. 2015

 

 

Jolasenea, mahai-jolasen elkarte berria

Envoyer Imprimer PDF

Jolasenea elkarte berria dugu Antzuolan. Honelaxe aurkeztu digute taldekideek elkartea: Azken urteotan etxeko apaletan mahai-jolas sorta handitzen joan zaigun lagun-talde bat gara, eta erabaki hau hartu dugu: Jolas hauek interesa duen edonori erakustea. Guk dauzkagun jolasak zuei denoi erakutsi eta jolastera gonbidatu nahi zaituztegu.

Asko kostatzen zaigu, jolas berri bat eskutan hartzen dugunean, arauak irakurri, ulertu eta beste bati azaltzen hastea. Lan hori erraztu nahi dugu.

Banaka, binaka, taldeka, konpetitiboak zein kooperatiboak, eta adin ezberdinetarako egokiak direnak. Ziur gaude zuretzako moduko jolasen bat badugula. Ahal dugunean Olaranen elkartzen gara, baina ez dugu momentuz ordutegi finkorik. Interesa izan ezkero, jarri gurekin harremanetan Cette adresse email est protégée contre les robots des look there best levitra price spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. bidez.

Hauek dira antolatu dituzten lehen bi saioak: 

Maiatzak 14, domeka
Antzuolako lehenengo Catan txalpelketa, Jolasenea mahai-jolas elkartearen eskutik.
17:00etan, Olarango ekintza aretoan.
Irabazlearentzat, 'Exploradores' mahai-jolasa, eta estatu mailako finalean egoteko aukera.
Izena emateko: bit.ly/CatAntzuola
Jolasa ezagutu nahi izanez gero, idatzi helbide honetara:  Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.
Informazio gehiago: facebook.com/jolasenea
 
Maiatzak 28, domeka
Antzuolako Lehenengo Carcassonne Txalpelketa, Jolasenea mahai-jolas elkartearen eskutik.
Olarango ekintza aretoan, 17:00etan.
Irabazlearentzat, 'Sanjuan' mahai-jolasa, eta estatu mailako finalean egoteko aukera.
Izena emateko: bit.ly/CarcAntzuola
Jolasa ezagutu nahi izanez gero idatzi helbide honetara:  Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.
Informazio gehiago: facebook.com/jolasenea
​​
 

Kursaalera busa apirilean eta maiatzean

Envoyer Imprimer PDF

Antzuolatik autobusa izango da KURSAALERA kontzertu hauetara joateko:

Apirilaren 22an, zapatua, 20:00etan Kursaalen izango den Tchaikovsky symphony orchestraren Zisneen lakua kontzerturako. Izena emateko azken eguna: apirilak 18, asteartea
Maiatzaren 29an, astelehenean,  20:00etan Pat Metheny eta bere taldea. Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, asteazkena

 Autobusa bi egunetan Sagastin 18:00etan atera eta Kursaal atarira joango da. Ikuskizuna amaitutakoan berriz Antzuolara itzuliko da.

Prozedura:
Interesdunek Kursaaleko  webgunean ikuskizunerako sarrera erosi  beharko dute:  www.sarrerak.kursaal.org
Ondoren, autobuseko  tokia erreserbatuko da Antzuolako udalarekin harremanetan jarriz: 943 76 62 46  edo Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir.  

Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa da, aipatutako telefonora deituz edo korreoa bidaliz. Behin erreserbak eginda, ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu eta bere adina egiaztatu ostean, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Langabetuak ere promozio honetaz balia daitezke, egiaztagiria aurkeztuta.

Ikusi kartela

 

Ikasketen ostean, lana topatzeko

Envoyer Imprimer PDF

IKASKETAK BUKATUTA, ETA EZIN LANIK AURKITU? #HAZILAN #DEBAGOIENA DA LANA LORTZEKO ZURE BIDEA!

SAIO INFORMATIBOA gazteei zuzenduta:

  • OTSAILAK 9, OSTEGUNA
  • 10:00etan
  • Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate)

Animatu eta zatoz HAZILAN-en aukerak ezagutzera!

Ezin bazara saiora etorri, eta interesa baduzu:

EMAN IZENA HAZILAN DEBAGOIENA proiektuan OTSAILAren 15a baino lehen!

Edozein zalantza argitu nahi baduzu, deitu 943.793.090 telefonora edo idatzi  Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. helbidera.

 


Page 1 de 7

Buletina jasotzeko

captcha
Hymne Antzuola
Bannière
Bannière
Bannière
Bannière
Bannière