-->

Antzuola

Agenda
Berriak

Gimnasioan ate irekiak eta izen ematea zabalik

E-mail Inprimatu PDF
Dagoeneko zabalik daude berriz ere gimnasioko ateak. Hemen kontsulta ditzakezu jardueren ordutegia eta tarifak.

Bestetik, jakinarazi nahi dizugu iaz izena emandakoek aurten izena berriz eman beharra dutela.

Azkenik, esan, ate irekiak izango direla datozen egunetan gimnasioan. Hartara,  jarduerak eta gimnasioa bera ezagutzeko aukera izango da.
Ate irekietako jarduerak hastapen ikastaroak izango dira eta doan izango dira, bai pilates, spinning eta total fitness. Ikusi hemen ate irekien ordutegia.

 

EPA eta euskara ikastaroak

E-mail Inprimatu PDF

EUSKARA IKASTAROA

210 orduko ikastaroa. Urritik ekainera. Ordutegia: 19:00-21:00. Izena emateko azken eguna: irailak 15.

Curso de euskara.

De octubre a junio. 210 horas. Horario: 19:00-21:00. Nivel básico y PL 1.

Plazo de inscripción: 15 de septiembre.

 

HELDUEN HEZIKETA (EPA)

  • Gaztelaniaz alfabetatzea:

Astelehen, astearte, asteazken, osteguna. 15:00 – 17:00

  • Informatika:

Astelehen eta asteazkenetan, 18:00 – 20:00

  • Ingelesa: 0 mailatik hasita

  • Ingelesa: jarraipena
Izena emateko epea: irailaren 16ra arte, Udaletxean. Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla -en
Oharra: ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa da 18 urte beteta edukitzea.

 EPA. Curso 2010/2011

  • Clases de castellano o cultura general: de lunes a jueves, 15:00 – 17:00 

  • Informática: lunes y miércoles, 18:00 – 20:00 

  • Inglés, nivel 0

  • Inglés, continuación

  • Comienzo: a partir del 17 de septiembre
  • Plazo de inscripción: hasta el 16 de septiembre en el Ayuntamiento
  • Nota: para matricularse en estos cursos es necesario tener 18 años
 

Futbol zelaiaren eta pilotalekuaren ordu erreserba egiteko aukera

E-mail Inprimatu PDF
Ordu-eskaera txanda ireki da, jendeak izena eman dezan, pilotalekua eta Eztala futbol zelaia erreserbatzeko eskubidearekin.

 Izen ematea udaletxean edoeta Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera mezua bidaliz egingo da.

Epea irailaren 17 arte dago zabalik.

Orain arte pilotalekuaren erabiltzaile izan direnek eta erreserba dutenek ere izena eman behar dute.

PILOTALEKUAREN ORDU ERRESERBA EGITEKO AUKERA

Olalde pilota elkarteak eta ikasturte garaian eskolak dute pilotalekuan ibiltzeko lehentasuna.

Geratzen diren orduak erreserbatzeko aukera izango da.

Ordenantzek hauxe diote pilotalekuaren erreserbaren gainean:

ZAZPIGARRENA: eskatzaile bakoitzak bere taldea osatzen dutenen izenak eman beharko ditu. Eerreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, talde horien artean zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek lehentasuna izango dute, eta horrelakotzat hartzen dira gutxienez taldeko erdiak Antzuolako bizilagunak edo bertan jaioak direnean. Libre geratzen diren orduak beste udalerrietakoen artean banatuko edo zozketatuko dira.

 Zozketaren prozedura:

    Lehenengoaren edo titularraren izena bakarrik sartuko da zozketan.

    Eskatzaile edo talde-titularren izen guztiak lehenengo zozketan sartuko dira. Izenak agertzen diren neurrian, hauek asteko taulatik ordu bakar bat aukeratu ahal izango dute.

   Ordu libreak herritik kanpoko eskatzaileen artean zozketatuko dira, eta prozedura berdina jarraituko da.

   Zozketa jendaurrean egingo da, Pilotalekuan bertan. Horretaz arduratuko dena kirol zinegotzia eta teknikaria izango dira. Kirol zinegotziak behar dituen ahalmenak izango ditu zozketa egiterakoan sortzen den edozein arazo konpontzeko.

 ZORTZIGARRENA: Udal Pilotalekua erabiltzeko tarifak ordenantza fiskalen bidez ezarrita daude: 5.50 € / orduko

 Tarifan kantxaren erreserba dago aurreikusita.

 BEDERATZIGARRENA: tarifak ordaintzea

 Tarifen ordainketak hilero kobratuko dira transferentzia bidez.

 Tarifa ordaintzen ez duten eskatzaileek ordu-erreserba galduko dute, beraz, ordu horiek hutsik geratuko dira beste jokalarientzat.

 Tarifa kobratu eta gero ez da onartuko erreserbak baliogabetzea.

 FUTBOL ZELAIAREN ORDENANTZAK ERRESERBAK EGITEAZ JASOTZEN DUENA

AKE futbol taldeak izango du Eztalan ibiltzeko lehentasuna.

Geratzen diren orduak erreserbatzeko aukera izango da.

 SEIGARRENA: eskatzaile bakoitzak bere taldea osatzen dutenen izenak eman beharko ditu.
Erreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, talde horien artean zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek lehentasuna izango dute, eta horrelakotzat hartzen dira gutxienez taldeko erdiak Antzuolako bizilagunak edo bertan jaioak direnean. Libre geratzen diren orduak beste udalerrietakoen artean banatuko edo zozketatuko dira.

 Zozketaren prozedura:

 Lehenengoaren edo titularraren izena bakarrik sartuko da zozketan.

 Eskatzaile edo talde-titularren izen guztiak lehenengo zozketan sartuko dira. Izenak agertzen diren neurrian, hauek asteko taulatik ordu bakar bat aukeratu ahal izango dute.

 Ordu libreak herritik kanpoko eskatzaileen artean zozketatuko dira, eta prozedura berdina jarraituko da.

 Zozketa jendaurrean egingo da, udaletxean. Horretaz arduratuko direnak kirol zinegotzia eta teknirkaria izango dira. Kirol zinegotziak behar dituen ahalmenak izango ditu zozketa egiterakoan sortzen den edozein arazo konpontzeko.

 ZAZPIGARRENA: Eztala erabiltzeko tarifak ordenantza fiskalen bidez ezarri dira:

Herritarrak: Zelai erdia 30 €/ orduko  -  Zelai dena 45 €/h orduko

Kanpokoak: Zelai erdia 45 €/ orduko  -  Zelai dena 60 €/ orduko

Tarifan zelaia erreserbatzea dago aurreikusita.

AKE salbuetsita dago eta ez du inolako ordainketarik egingo Eztalako instalazioak erabiltzearren.

ZORTZIGARRENA: tarifak ordaintzea

Tarifen ordainketak hilero kobratuko dira transferentzia bidez.

Tarifa ordaintzen ez duten eskatzaileek ordu-erreserba galduko dute, beraz, ordu horiek hutsik geratuko dira beste jokalarientzat.

Tarifa kobratu eta gero ez da onartuko erreserbak baliogabetzea.

BEDERATZIGARRENA: erreserbaren eskatzailea arduratuko da futbol zelaia lehen zegoen moduan lagatzeaz, hau da, garbi, txukun eta tresna barik. Bera izango da beti talde horren erantzule.

Eztalaren erabilera desegokia egiten bada, Udalak erabilera baimena bertan behera lagatzeko eskubidea izango du, eta hala badagokio, zehapen bidea ireki dezake.

 

HURRENGO EKINTZAK

E-mail Inprimatu PDF

LIBURUTEGIA
Liburutegian beste liburutegi batzuetako liburuak eskatzeko aukera dago.
La biblioteca ofrece el préstamo interbibliotecario.

EUSKARA IKASTAROA
Urritik ekainera 210 orduko ikastaroa.
Oinarrizko maila eta 1. HE
Izena emateko azken eguna: irailak 15

CURSO DE EUSKERA
Curso de 210 horas. 
De octubre a juhio.
Nivel básico y PL1

 

AIHERRA-ANTZUOLA SENIDETZEAREN 25. URTEURRENA

E-mail Inprimatu PDF

2009an bete zen Antzuola eta Nafarroa Behereko Aiherraren arteko harremana hasi zeneko 25. urteurrena.

prentasurrea_donsotia090928_2aiherra_kartela_ehaiherra_25._urteurrena_bazkariadscn0062

Azken ekitaldia Antzuolan izan genuen martxoaren 13an, bertso jaialdi aparta hain zuzen ere. Hurrengoa Aiherran izango da. Hauxe da programa:

- 10:30- Antzuolarrak Aiherrara iritsi.
- 11:00- XIBA (herri kirol eta jokoak) herriko plazan.
- 12:00- 25 urteko protokolo ospakizuna.
- Aperitifa eta bazkaria.
- Kiki Bordatxoren taldearekin kantu eta dantza saioa.

2009-2010eko programa. Hemen

Herri bien arteko adierazpena. Hemen

Aiherra eta gure arteko senidetzeaz gehiago jakin nahi baduzu,  ikusi hemen

 
Artikulu gehiago...


Orria 1 - 2
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner