• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
News

Agenda. Herriko ekintzak.

E-mail Print PDF

Abenduak 1, zapatua
Hitzaldia: Izan dute eraginik genero rolek hitanoaren erabileran Antzuolan? Hizlaria: Onintza Legorburu Larrea antzuolarra.
11:30ean, Olaranen.

Abenduak 3, astelehena
Euskararen eguna dela eta, eskolako umeen flashmoba. 16:30ean, Zurrategin.

Abenduak 9, domeka
- Txistularien kalejira.10:00etan, herriko kaleetan zehar.

- Zinea: Udako amodio bat.
1971. Delphine, baserritar jatorrikoa, Parisera doa familiaren menpetik ihes egin eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carol, paristarra bera, Manuelekin bizi da eta feminismoaren printzipioak defendazen ditu sutsuki. Delphine eta Carolek elkar ezagutzen dutenean euren arteko amodio-historiak bizitza aldatuko die.
Frantzia/Belgika- 2015
Jatorrizko hitzkuntza: frantsesa. Azpitituluak: euskaraz.
Emakumeeen borroka eta lesbianismoa gai dituen filma.
15 urtetik gorakoentzat gomendatua.

18:30etan, Olaranen. Doan.

Abenduak 11, martitzena
Dokumentala: Aralar, mundua leku den lurra.
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute. 

Ondoren, dokumentala grabatu dutenekin eta Lanadarlaneko ordezkariekin solasaldia izango da.

18:30ean, Olaranen.

Abenduak 12, asteazkena
Gimnasia erritmikakoen erakustaldia.
17:30ean, frontoian

Abenduak 16, domeka
- Txistularien kalejira.10:00etan, herriko kaleetan zehar.
-        Ispirit hirukotearen gospela:
Oinarri espirituala duten XX mendeko gospel eta soul doinu eta abestiz osatutako emanaldia. Lide Hernando, Lidia Insausti eta Ainhoa Egigurenen ahotsak eta Iñaki Miguelen pianoa.
Sarrera: 5 €

Abenduak 18, martitzena
Nigan, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduendako.
Helburua: gure  barnetasuna ezagutzea eta hobeto sentitzeko baliabideak eskuratzea.
18:30-20:00, Olaranen.

Abenduak 20, eguena
Eskolako Santo Tomas feria, Patioan. 16:00etatik aurrera txokolatea eta txistorra.

Abenduak 23, domeka
Txontxongiloak: Nahia eta Neo, Rosa Martinezekin.
18:30ean, Olaranen.
Sarrera: 3 €.

Abenduak 24, astelehena
11:00- Gabon kalejira, eskolako umeen eta gurasoen eskutik, Errekaldetik irtenda. Euria eginez gero, eskolako patioan.

18:30- Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera San Josetik.
Ondorengo ekitaldi nagusia, Plazan.

Abenduak 25, martitzena
Txistularien kalejira. 10:00etan, herriko kaleetan zehar.

 

Abenduak 26, eguaztena
San Esteban krossa.
17:30- 5-8 urte artekoak.
17:45- Benjamin-alebin-infantilak.
18:00- Kadeteak eta hortik gorakoak.

Ordutegi bakoitzean maila desberdinetakoak batera irtengo dira, baina maila bakoitzak bere ibilbidea egingo du; zaharrenek, ibilbide luzeagoa.

Izen-ematea:
-        Liburutegian eta Udaletxean.
-        Abenduaren 10 arte izena emandako ume denek domina lortuko dute, 16 urtetik gorakoek Ternua sarien zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Abenduaren26tik 30era, eguaztenetik domekara
Pilotako Debagoieneko Gabon kopa.
Antzuolako eta eskualdeko beste herri batzuetako benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoekin.
10:00etatik aurrera, frontoian.

 

Abenduak 27, eguena
Haur parkea, patioan. Ordutegia: 11:00-13:30 eta 16:30-19:00.

Urtarrilak 1, martitzena
Urte berriari ongi etorria Arrola mendian. Bertaratzen direnentzako salda eta txistorra egongo da.

Urtarrilak 2, eguaztena
Haur parkea, patioan. Ordutegia: 11:00-13:30 eta 16:30-19:00.

Urtarrilak 4, ostirala
Patxiko Txerren ipuingintza.
Apika taldearen saioa. 17:30ean, Olaranen.

 

 

 

 

 

 

 

 

Yoga saioak. Izen-ematea zabalik

E-mail Print PDF

Yoga saioak

NOIZTIK NOIZ ARTE: urritik maiatz bukaerara
EGUNA ETA ORDUA:astelehenetan: 1. taldea: 10:30-12:00 eta 2. taldea: 14:45-16:15
Taldea osatzeko 10 lagun behar dira.
IRAKASLEA: Maitena Arana.
KUOTA: 20 € /hilean
IZEN-EMATEA: udaletxean. Izen-emate orria bete behar da.

 

 

Gaztetxokoko hezitzaileen izen-ematea zabalik

E-mail Print PDF

ANTZUOLAKO GAZTETXOKOAN HEZITZAILEAK HARTZEKO DEIALDIA. 2018-2019 ikasturtea

Ondorengo deialdian 2018-2019 ikasturtean Gaztetxokoan arituko diren hezitzaileen aukeraketarako izen-ematea zabaltzen da. Lan eskaintza hau azarotik apirilera artekoa izango da. Hona hemen beste hainbat argibide:

BALDINTZAK

  • Euskaraz jakitea.
  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Antzuolarra izan edo bertan bizi izatea.
  • Asteburuetako disponibilitatea.

BALORATUKO DENA

  • Zerikusia duten ikasketak izatea
  • Begirale titulua
  • Aisialdian esperientzia

IZENA EMATEA

  • Bidali Curriculuma ondorengo helbide elektronikora: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it . Bertan, eginiko edo egiten ari zaren ikasketak, tituluak esperientzia… Agertu beharko dira.
  • Izena emateko azken eguna: Urriak 5.
 

Bertso eskola. Izen-ematea zabalik

E-mail Print PDF

NORENTZAT
DBH1 ETA HORTIK GORAKOENTZAT.

EGUNA ETA ORDUA
ASTEAN EGUN BATEZ, ORDUBETEZ. IKASLE ETA IRAKASLEAREN ARTEAN ADOSTUKO DA.

NOIZTIK NOIZ ARTE
URRITIK MAIATZ BUKAERARA.

KUOTA
90 € / IKASTURTE OSOA.

IZEN-EMATEA
UDALETXEAN, IRAILAREN 28 ARTE.

 

Eskulan ikastaroa

E-mail Print PDF

UME-GAZTEAK. 1. mailatik- DBH 2 arte
Bi egun aukeran: asteazkenetan, 17:00-18:00 edo ostegunetan, 16.45-17.45
Bi txanda egongo dira:
- A txanda: urriaren 3/4-tik otsailaren 27/28ra.
- B txanda: martxoaren 6/7tik ekainaren 26/27ra.
Hileko kuota: 12 €.
Umeen talde bakoitzean gehienez 9 ume ibiliko dira. Txandaren batean 9 ume baino gehiago egonez gero, zozketa egingo da.

HELDUAK
Ostegunetan, 14.45-16.30 eta 18.00-19.45
Ikasturte hasiera: urriaren 3-4an, bukaera 2018ko ekainaren 21ean.
Hileko kuota: 24 €

Irakaslea: Edurne Uribesalgo

Egingo diren lanak: norberak nahi duena. Kuadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, gauzak itxuraz aldatu…
Izena emateko azken eguna: irailaren 28an.
Izena emateko: udaletxean; izen-emate orria bete behar da.
 
  • «
  •  Start 
  •  Prev 
  •  1 
  •  2 
  •  3 
  •  4 
  •  5 
  •  6 
  •  7 
  •  Next 
  •  End 
  • »


Page 1 of 7

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
ANTZUOLAKO_DOINUA
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner