• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda Udalekuetako begiraleak hartzeko deialdia

Udalekuetako begiraleak hartzeko deialdia

E-mail Print PDF

ANTZUOLAKO UDALEKUETARAKO BEGIRALEAK HARTZEKO DEIALDIA

Uztailaren 1etik 18ra Antzuolan umeentzako egingo diren ekintzen antolaketa dela-eta, begiraleak hartzeko deialdia.

1- BALDINTZAK

  • - Euskaraz jakitea.
  • - 2019an 18 urte beteta izatea.
  • - Derrigorrezkoa da formazio, programazio eta errepaso bileretan parte hartzea. Data hauetan izango dira:
    • Formazio bilera: maiatzak 17, ostirala, 18:00-21:30 bitartean.
    • Programazio bilera: maiatzak 25, zapatua.
    • Errepaso bilera: ekaineko azken astean.

Begiraleak hartzeko kontuan hartuko diren irizpideak:

  • - Begirale titulua izatea.
  • - Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea.
  • - Esperientzia izatea.
  • - Herrigitzan parte hartzea.

Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira. Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da baloratuko.

Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.

2- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria beteta. Inprimakia eskuratzeko Idolaz elkarteari eskatu edo hemen sakatu.
  • Titulu(ar)en fotokopiak. Ziurtagiririk aurkeztu ezean, ez da titulaziorik kontuan hartuko. Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak.
  • Natura sexualeko delituen ziurtagiria.

Hona hemen ziurtagiri penala lortzeko informazioa: 
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos

3- OHARRA: Izen emateko dokumentazioa Idolazeko helbide honetara  This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it bidali behar da.

4- EPEA: izena emateko azken eguna maiatzak 12 (domeka).

 

Buletina jasotzeko

captcha
ANTZUOLAKO_DOINUA
Banner
Banner
Banner
Banner