• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda Gastronomia lehiaketa

Gastronomia lehiaketa

E-mail Imprimir PDF
  • Jaietako ostiralean, uztailaren 13an, izango da arroz  lehiaketa. Nahi den erara prestatu ahal izango da.
  • Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
  • Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
  • Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
  • 11:00erako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan.
  • 12:30ean bukatu egingo da.
  • 13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa.
  • Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak (arroza, gatza eta olioa) eta sariak.
  • Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (arroza egiteko ontzia edo paellerak -40 cmkoak-, sardeska, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
  • Udalak baditu lagatzeko moduan suak (bonbonarik gabe) eta paellerak. Izena eman ahala hartu ditzakete parte hartzaileek, baina litekeena da denentzat ez iristea. Lehentasuna izena lehenengo ematen dutenek izango dute.
    Lehiakideren batek material hauetakoren bat nahi izanez gero, jaiak hasi aurretik eskatu eta eramango ditu etxera. Bera arduratuko da garbitzeaz eta erabiltzeko moduan jartzeaz. Bueltatu, garbituta eta txukun bueltatuko du.
 

Inscripciones

Recibir boletines

captcha
Himno de Antzuola
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner