• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda Antzuola 2030era begira. Gonbidapena

Antzuola 2030era begira. Gonbidapena

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako Udalak 2030 urtera begirako Plan Estrategikoa osatu nahi du aurten. Egitasmoa akordio politikotik abiatzeak eta epe luzeko plana izateak garrantzia berezia ematen diote, bertan Antzuolak hurrengo urteetan hartuko duen norabidea erabakiko baita.

Horregatik, ahalik eta babes gehien izango duen plana osatu nahi da; herritarren ahotsa entzun, eztabaida irekia eman, eta erabakiak denon artean hartzeko partaidetza prozesu bat jarriko da martxan.

Antzuolako Udalak prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaitu, eta xehetasunak ezagutzeko dei egiten du otsailaren 15ean, arratsaldeko 19:00tan Torresoroako aretoan egingo den aurkezpen publikora gerturatzera.

Adeitasunez.

Alkatea
BeƱardo Kortabarria

 

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner