• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda Jolasenea, mahai-jolasen elkarte berria

Jolasenea, mahai-jolasen elkarte berria

E-mail Inprimatu PDF

Jolasenea elkarte berria dugu Antzuolan. Honelaxe aurkeztu digute taldekideek elkartea: Azken urteotan etxeko apaletan mahai-jolas sorta handitzen joan zaigun lagun-talde bat gara, eta erabaki hau hartu dugu: Jolas hauek interesa duen edonori erakustea. Guk dauzkagun jolasak zuei denoi erakutsi eta jolastera gonbidatu nahi zaituztegu.

Asko kostatzen zaigu, jolas berri bat eskutan hartzen dugunean, arauak irakurri, ulertu eta beste bati azaltzen hastea. Lan hori erraztu nahi dugu.

Banaka, binaka, taldeka, konpetitiboak zein kooperatiboak, eta adin ezberdinetarako egokiak direnak. Ziur gaude zuretzako moduko jolasen bat badugula. Ahal dugunean Olaranen elkartzen gara, baina ez dugu momentuz ordutegi finkorik. Interesa izan ezkero, jarri gurekin harremanetan Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla bidez.

Hauek dira antolatu dituzten lehen bi saioak: 

Maiatzak 14, domeka
Antzuolako lehenengo Catan txalpelketa, Jolasenea mahai-jolas elkartearen eskutik.
17:00etan, Olarango ekintza aretoan.
Irabazlearentzat, 'Exploradores' mahai-jolasa, eta estatu mailako finalean egoteko aukera.
Izena emateko: bit.ly/CatAntzuola
Jolasa ezagutu nahi izanez gero, idatzi helbide honetara:  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Informazio gehiago: facebook.com/jolasenea
 
Maiatzak 28, domeka
Antzuolako Lehenengo Carcassonne Txalpelketa, Jolasenea mahai-jolas elkartearen eskutik.
Olarango ekintza aretoan, 17:00etan.
Irabazlearentzat, 'Sanjuan' mahai-jolasa, eta estatu mailako finalean egoteko aukera.
Izena emateko: bit.ly/CarcAntzuola
Jolasa ezagutu nahi izanez gero idatzi helbide honetara:  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Informazio gehiago: facebook.com/jolasenea
​​
 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner