• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda Kursaalera busa apirilean eta maiatzean

Kursaalera busa apirilean eta maiatzean

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolatik autobusa izango da KURSAALERA kontzertu hauetara joateko:

Apirilaren 22an, zapatua, 20:00etan Kursaalen izango den Tchaikovsky symphony orchestraren Zisneen lakua kontzerturako. Izena emateko azken eguna: apirilak 18, asteartea
Maiatzaren 29an, astelehenean,  20:00etan Pat Metheny eta bere taldea. Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, asteazkena

 Autobusa bi egunetan Sagastin 18:00etan atera eta Kursaal atarira joango da. Ikuskizuna amaitutakoan berriz Antzuolara itzuliko da.

Prozedura:
Interesdunek Kursaaleko  webgunean ikuskizunerako sarrera erosi  beharko dute:  www.sarrerak.kursaal.org
Ondoren, autobuseko  tokia erreserbatuko da Antzuolako udalarekin harremanetan jarriz: 943 76 62 46  edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla  

Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa da, aipatutako telefonora deituz edo korreoa bidaliz. Behin erreserbak eginda, ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu eta bere adina egiaztatu ostean, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Langabetuak ere promozio honetaz balia daitezke, egiaztagiria aurkeztuta.

Ikusi kartela

 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner