• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Kultura Antzuolako dantzak

Antzuolako dantzak

E-mail Inprimatu PDF
Sorgin Dantza eta hartza, tximinoa eta hezitzailea

Inauterietako igandean sorgin dantza egiten da.
Egun horretan hartza, tximinoa eta domadorea ere ateratzen dira.
Antzuolak inauteriak ospatzeko ohitura eta gogoa betidanik izan du, entzutea dugunez. Ez dakigu sorgin dantza noiz egin zen Antzuolan lehenengo aldiz. 1922 inguruan dantzatu zuen dantza talde batek. Baina jakin badakigu dantzari horiei 25-30 urte gehiago zeuzkan Nikomedes Letek irakatsi ziela dantza hori, beraz, 1885 inguruan dantzatzen zen Antzuolan sorgin dantza. Dantza horrekin batera beste hiru pertsonaia bereziak izaten ziren ihauterietan: hartza, tximinoa eta hezitzailea.
Garai hartan goizean atera eta baserriz baserri  ibiltzen ziren txanpon edo sari bila. Gero kalera itzuli eguerdi aldera eta bazkaldu egiten zuten, arratsaldean jaiari jarraitzeko.
1990ean berreskuratu zuen dantza  hau Oinarin dantza taldeak eta hurrengo urtean atera ziren hartza, tximinoa eta hezitzailea.
Hartza eta hezitzailea ikus litezke Euskal Herriko beste herri batzuetan, baina tximinoa ez da beste inon azaltzen. Hemengo ikerlariek ez dute aztarnarik bilatzen tximinoaren gainean. Esaten dute Tximinoak sasoi bateko Txerrena (deabrua) ordezkatu zuela XX. mende hasieran.
Orain ez dira ateratzen eskera auzorik auzo dantzariak inauterietako domekan. Hamarrak aldera ateratzen dira kalera: talde bat Sorgin dantza eginaz Hartza, Tximinoa eta Domadorearekin kalegoi aldera; beste taldea inauteri giroko dantzak eginaz Kalebarren aldera. Horrela denak herriko kale guztietan dantzatu ondoren, elkartuko dira txoko batean salda beroa hartu eta sabela berotzeko. Ondoren 12:30ak aldera denak herriko Plazan, dantzari txikiekin batera jaialdi ikusgarri bat eskaintzen dute; talde bakoitzak dantza ezberdinak dantzaten ditu. Bukaera sorgin dantzarekin ematen zaio goizeko ekitaldiari.

SORGIN DANTZA

Sorgin dantza hau Bergarako oihal edo hari langileak Lasarte-Oriara lanera joan zirenean eroan zuten harantz. Dena dela, antzuolarrok geurea bezala daukagu eta horrela dantzatzen dugu. Ikusita gainera noiztik dantzatu izan den Antzuolan eta dantza honekin batera beste hiru pertsonaiak ere beti elkarrekin izan direla.
Ez dakiguna da inauterietan ateratzen den hartzak zerikusirik duen 1867an Laskurain baserri ondoan hil zuten hartzarekin. Dakiguna da hartz hori izan zela Gipuzkoan hil zuten azkena.

Gervasio Legorburu

inauteriak_139_moztutainauteriak_169_moztuta inauteriak_hartza_eta_hezitzaileainauteriak_158_moztuta151_moztuta

 

1905ean Udal Ordenantzek inauterien gainean diotena:

20. araua. Mozorrotuta kalean ibiltzea onartuko da. Hala ere, ezinezkoa da aurpegia estalita eroatea arratsaldeko otoitz kanpaiak jo ondoren (arratsaldeko 6ak?). Biatiko Santua aurretik pasatzen bada, aurpegiko kareta kendu egin beharko da.
21. araua. Magistratura, apaiz, militar edo beste ofizial jantzirik imitatzea debekatuta dago.
22. araua. Erlijioaren, Estatuko moralaren nahiz pertsonen aurka joan daitezkeen antzezpenak nahiz gaizki esanak debekatuta daude.
23. araua. Ezinezkoa izango da armak eroatea.
24. araua. Norbaitek faltaren bat egingo balu, daroan kareta agintariak esanda kenduko da.
25. araua. Esandako arauen aurka egiten dutenak agintarien aurrean eta eurak emandako erabakiekin epaituko dira.


Antzuolako trokeo dantzak

Gure herriak, beste ohitura batzuen tartean, dantza batzuk ere gorde ditu. Horiek, nahiz eta gure ondare berezia ez izan, ezberdintasun dezente dute beren antzeko Gipuzkoako dantzekin alderatuz gero.
Aipatutako dantzak hauek dira: Makila Txikiak, Uztai edo Arku-dantza, Makila Haundiak eta Zinta-dantza.

Antzuolarren dantza zaletasuna 1576an agertzen da lehenengo aldiz Parrokiako eta Udaletxeko liburuetan. Urte horretan Kalagorriko —Calahorra— kanonigo batek debekatu zuen hilerrian danbolina jo eta dantzan egitea.
1621-1652 bitartean danbolintero eta dantzariei egindako ordainketak ikus daitezke. Dantzari taldea 12 lagunek eta buruzagiak osatzen zuten. Era berean,1737-1758 bitartean egindako ordainketak ere azaltzen dira Udaletxe eta Parrokiako liburuetan.
Bestalde, 1828ko ekainaren 12an Espainiako Fernando VII. pasatu zen Antzuolatik eta beste ospakizun batzuen artean “Ezpata-dantzak” eskaini zizkioten.
1845etik aurrera agertzen dira gaurko dantzak, “Trokeo-dantzak” izenarekin ezagutzen ditugunak; hau da, Makila Txikiak eta Makila Haundiak. 1878an, berriz, Trokeo-dantzak eta Zintak. Eta, azkenik, 1886an, aurrez aipatu ditugun hiru dantzak eta Uztai edo Arku-dantza. Beraz, gaur egun egiten diren lau dantzak.
Dantza horietan beste antzeko dantzetatik gehien bereizten dena Makila Txiki dantza da. Bertan dantzatzen den “pausoa edo boastitzea“ ez dugu beste inongo “Makila Txiki”an ikusten. Makila Txikien doinua bera ere nahiko ezberdina da, nahiz eta zati batzuk antzekoak izan.
Uztai edo Arku-dantzan doinua berdina da, ostera, dantzatzeko modua oso ezberdina. Uztaiekin elkar jotzerakoan inoiz ez dute aurrez aurre jotzen. Era berean, oinak mugitzeko orduan, mugimendua guztiz ezberdina da.
Makila Haundi dantza, ostera, Antzuolan oso sinplea da, aldaketa gutxikoa, azken konpasetan saltoka egiten bada ere.
Eta azkenik, Zinta-dantza. Zintak lotu eta askatzea Gipuzkoakoaren ia berdina da. Doinu aldetik baditu ezberdintasun batzuk. Izan ere, Zortzikoaren doinua ez dugu beste inon entzun, eta orain dela 80 bat urtetik hona zintak askatzerakoan IRIARENA doinua erabiltzen da. Gainera, gaur egun beste inon ikusten ez dena eta Antzuolan beti ezagutu izan denez, orain ere egiten duguna zera da: zintak askatzearekin batera makilaren puntan dagoen kaiolatik bi uso zuri askatzen dira.

Antzuolan tradizio haundia duen beste dantza bat Aurreskua edo Gizon-dantza da. Herriko jaietan eta auzokoetan ere beti dantzatu izan da. Duela 20 bat urtetik hona herriko agintariek hutsik egin gabe dantzatzen dute jaien hasierako egunean. Gipuzkoako dantza da very good site levitra 50 mg eta honek ere baditu ezberdintasun batzuk.

Gervasio Legorburu
 

 

 

Izen emateak

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner