-->

Antzuola

Udala Olaran

Olaran

E-mail Inprimatu PDF

OLARAN

Herriko plaza, 3.

Elizaren atze aldean, eskolaren eta pilotalekuaren erdian, herri erdi-erdian kokatzen da.
Orain etxe hau dagoen tokian Etxeandia edo Galarditorre egon zen, XVI. mendean eraiki zenetik, XX. mende hasiera arte.
Urte askoan hutsik egon ondoren, zaharberrituta 2002ko otsailean inauguratu zen.

Gaur egun zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu; laburbilduz esan daiteke batetik herriko kultur gune dela, eta, bestetik, Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen duen enpresa ekintzetako ekimenen gunea hartzen du.

 

BEHE SOLAIRUA:

EKINTZA ARETOA:
Azalera:
64.35.
Eskenatokiaren neurria: 6 plataformak osatzen dute; bakoitzak 2 m x 1 m du, eta mugikorrak direnez, era askotara ipintzeko aukera ematen dute. Gehienetan 4 m X 3 m erara ipinita egoten da.
Eskenatokiaren altura: aukera desberdinak ditu 15 cm- 40 cm- 60 cm- 80 cm- 100 cm
Argindarra: 7040 watio

ERAKUSKETA ARETOA:
Azalera: 82.92. Altura 3.25

 

LEHEN SOLAIRUA:

Herriko ekimen desberdinak gauzatzen dira.
1. gela: helduen heziketako ikastaroak.
2. gela: marrazketa eta eskulanak.
3. gela: herriko talde eta elkarteak.
4. gela: ikastaroak.
5. gela: helduen heziketako ikastaroak eta musika gela.
6. gela: bilera gela.
7. gela: epaitegia.

Herriko taldeen erabilerarako lokal eskaria egiteko: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

 

BIGARREN SOLAIRUA:

Debagoieneko mankomunitateak kudeatzen duen enpresa ekintzetarako zentroa dago bertan kokatuta. Lan munduan murgildu eta enpresa ekimena gauzatu nahi dutenei eskaintzen zaien zerbitzua da.

ENPRESA EKIMENETARAKO ZENTROAREN TASAK
MODULUEN ERABILERA

URTEA INDUSTRI MODULUA (M2KO ETA HILEAN) ZERBITZU MODULUA (M2KO ETA HILEAN)
1 0,83 1,03
2 2,47 
2,97
3 4,75 5,71
4 6,74  
8,07
5 7,36 
8,8


Debagoieneko Mankomunitatearen Enpresa Ekimenetarako Zentroaren ERREGELAMENDUA:

1. art. Erregelamenduaren helburua

Erregelamendu honen helburua Enpresa Ekimenetarako Zentroaren (aurrerantzean E.E.Z.) zerbitzu-ematea arautzea da. Prestazio hori enpresa-ekimen bat gauzatu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoentzat izango da, Debagoieneko eskualdean ezartzeko laguntza eskatzen badute.

2. art. E.E.Z.ren helburua
Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia Debagoieneko Mankomunitatearen zerbitzua da, eta enplegua sortzeko enpresa-ekimen berriak bultzatu nahi ditu E.E.Z. programarekin.

3. art. Eman beharreko prestazioak

Debagoieneko Mankomunitateak, Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziaren bidez Enpresa Ekimenetarako Zentroaren (E.E.Z.) programa garatzen du, eta enpresa-ekimen berrien bideragarritasuna ahalbidetzen du laguntza tutorizatuaren bidez eta hasierako
kokapenerako lokalak aldi baterako lagata. Horretarako, Debagoieneko Mankomunitateak hainbat modulu ditu Arrasateko egoitzan, industria- eta zerbitzuerabilerarako. Halaber, Mankomunitateak Antzuolako Olaran etxean ere baditu lokalak zerbitzu-ekimenetarako, Antzuolako Udalarekin egindako hitzarmenaren bidez.

  • Proiektu bat hartzea
    Aurkezten zaizkion enpresa-proiektuak hartuko ditu Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziak, eta proiektu bakoitzari tutore bat esleituko dio.
  • Informazioa eta Aholkularitza
    Sustatzaileari edo enpresa eskatzaileari esleituriko tutoreak informatu, orientatu eta aholku emango du proiektuaren definizio, negozio-plan eta enpresaren bideragarritasunari buruzko gaietan, baita hori abian jartzeko ere.
  • Kudeaketa eta Kontrol Tresnak
    Tutoreak proiektuaren zerbitzura jarriko ditu Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziak dituen eta proiektuaren garapenerako interesgarriak diren tresnak.
  • Prestakuntza
    Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziak prestakuntza-ekintzak antola ditzake sustatzaileen prestakuntza edo enpresa berrien kudeaketa bere alderdi guztietan hobetzera zuzenduak.
  • E.E.Z.ren lokalen erabilera
    Nahi duten sustatzaile edo enpresek, beren enpresa-jarduera hasieran kokatzeko, E.E.Z.ren moduluen erabilera esklusiboa eska dezakete aldi baterako. Erabilera horrek esan nahi du:
    • Enpresari esleitzen zaion moduluaren erabilera esklusiboa.
    • Fax eta fotokopiagailuaren zerbitzu komunak erabiltzeko aukera.
    • Adierazitako helbidera posta eta fax-mezuak bidaltzea, E.E.Z. utzi ondorengo 3 hilabeteetan.
    • Bilera-gela erabiltzea, aurrez eskatuta.

Lokalak erabiltzeko baimen-eskabideak Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntari zuzenduko zaizkio, proiektuaren tutorearen txostenarekin batera; baina aurrez, Erregelamendu honen 6. art.an ezarritako balioespen-irizpideen arabera, Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziaren Informazio Batzordeak aztertu eta
ebaluatuko ditu, eta bere irizpenarekin Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntari helaraziko zaizkio eskabideak.

4. art. Zerbitzuen eskatzaileak
Debagoieneko Mankomunitateko E.E.Z.k honako hauentzat ematen ditu bere zerbitzuak:

  • Debagoiena eskualdean enpresa bat eratzeko proiektua sustatzen duten pertsona fisikoentzat.
  • Zerbitzu hauen prestazioa eskatu aurreko sei hilabeteetan eratu diren enpresentzat. Enpresa eskatzaileak Debagoiena eskualdean izan behar du egoitza soziala, kapital soziala 125.000 € baino gutxiagokoa eta hasieran hamar langile baino gutxiago. Gainera, sustatzaileek lanbide-prestakuntza edo esperientzia izan behar dute enpresa horrek egin asmo duen jardueran.


5. art. Eskabideak bideratzea

E.E.Z.ren moduluen erabilera esklusiborako baimen-eskabideak idatziz egin behar dira, eredu normalizatuaren arabera, eta horri enpresa-proiektuaren bideragarritasunplana
atxikiko zaio. Eskabide horiek, proiektuaren tutorearen txostenarekin batera eta Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziaren Informazio Batzordearen
irizpenarekin batera, Mankomunitateko Gobernu Juntari helaraziko zaizkio berari buruz erabakia har dezan.
Eskabidea egiten denean ez badago lokalik erabiltzeko moduan, eskabide hori itxarote-zerrendan sartuko da. Lokalak erabilgarri daudenean, itxarote-zerrendan
dauden eskabideak Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziaren Informazio Batzordeak balioetsiko ditu eta irizpena emango du.
E.E.Z.ren modulu baten erabilera esklusiboa nahi dutenek, beren eskabideari erantsita aurkeztu behar duten industria-proiektuaren bideragarritasun-planean,
gutxienez honako hauek sartu behar dituzte:

  • I. SUSTATZAILE(AR)EN EGOERA PERTSONALK
    Bere enpresa-ekimenaren xede den produktuari/zerbitzuari dagokion merkatuan du(t)en esperientzia. Aurretiazko esperientzia -sustatzaile(ar)en Curriculum Vitae ere bai-.
  • II. PRODUKTUA/ZERBITZUA
    Deskribapena, asetzen dituen premiak.
    Produktuaren/zerbitzuaren abantailen eta eragozpenen analisi konparatiboa, merkatuan aurrez daudenek asetzen dituztenekin alderatuta, horiekiko bereizten dituzten faktore edo giltzarriak adieraziz.
  • III. MERKATUA
    Merkatu objektiboa.
    Etorkizuneko proiekzioak, espero den hazkunde-tasa eta proiekzio horiek esplikatzen dituzten arrazoiak zehaztuz.
    Lehia.
  • IV. HELBURUAK ETA ESTRATEGIAK
    Helburuak epe labur, ertain eta luzera.
    Faktore erabakigarriak proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko.
  • V. MARKETIN PLANA
    Salmenta-aurreikuspenak erdi-epera.
    Prezioak.
    Banaketa-bideak.
    Publizitatea.
    Sustapena.
  • VI. PRODUKZIO-PLANA
    Produkzio-prozesu osoaren deskribapena.
    Baliabide materialen premiak: makinak, tresneria, instalazioak, etab.
    Eskulanaren premiak.
    Kokapen-premiak.
  • VII. GIZA BALIABIDEAK
    Bete beharreko lanpostuen zerrenda.
    Organigrama.
  • VIII. EKONOMIA- ETA FINANTZA-PLANA
    Inbertsioak aktibo finko material eta inmaterialetan.
    Finantzaketa-plana.
    Aurrez ikusitako ustiatze-kontuak (3 urte).
    Balantzeak.


6. art. Proiektuak balioesteko irizpideak
Enpresa-proiektuak Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziaren Informazio Batzordeak balioetsiko ditu eta bere irizpena emango du ondorengo irizpideon
arabera:

  • Sustatzaile(ar)en egokitasuna/bateragarritasuna garatu beharreko enpresa ideiarekin (gehienez ere 6 puntu emango zaizkio).
  • Proiektuaren eduki teknologiko eta berritzaileak (gehienez ere 6 puntu emango zaizkio).
  • Enpresa-proiektuaren ekonomia eta finantza-bideragarritasuna (gehienez ere 10 puntu emango zaizkio).
  • Enpresa berriak zuzenean sortuko dituen lanpostuak (gehienez ere 6 puntu emango zaizkio).
  • Proiektuaren sustatzaileak Debagoieneko eskualdean bizitzea (gehienez ere 6 puntu emango zaizkio).
  • Egin asmo duten jarduerarekin edo ekintzaile-prestakuntzarekin zerikusia duten ikastaroetara aurrez joan izana sustatzaileak (gehienez ere 6 puntu emango zaizkio).

Proiektu bat E.E.Z. programan sartzeko, aipaturiko balioespen-irizpideetan ezarritako puntuen %50 lortu beharko da gutxienez.

Gutxieneko puntuazio hori lortu arren, E.E.Z. programaren helburuak urardotu edo desbirtuatu dituen proiektuari, modulu hauen erabilera esklusiboa ukatzeko ahalmena bere esku izango du Debagoieneko Mankomunitateak, aurrez espedientean motibaturiko justifikazioarekin.

Nolanahi ere, programa horretan sartzeko baldintza da Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntak erabakia hartzea, baita lokalak libre egotea ere.

7. art. Zerbitzu-ematea Onuradunari Jakinaraztea

Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntak E.E.Z.ko moduluen erabilera esklusiborako baimena ematea onartzen duenean, hori onuradunari jakinaraziko zaio.

E.E.Z. programaren onura izan dezaketen proiektuen azterketa eskabideak iristen direneko hurrenkera kronologikoan egingo da.

8. art.- Dokumentazio Osagarriaren aurkezpena

E.E.Z.ko moduluen erabilera esklusiboaren onuradun diren pertsona fisikoek edo juridikoek Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntaren erabakia jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean honako dokumentuak aurkeztu behar dituzte:

  • JEZ/IAEren kopia egiaztatua (Foru Ogasunaren 840. dokumentua)
  • Enpresako bazkideen edo titularren eta bertako langileen alta-agiriak Gizarte Segurantzan.
  • Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean dauzkatela egiaztatzeko ziurtagiriak.
  • Energia elektrikoz hornitzen duen enpresaren batekin egindako kontratua.
  • Hala badagokio, ur-hornidurarako eta zaborren bilketa-zerbitzurako Udalarekin egindako kontratua.
  • Erantzukizun zibil orokorreko polizaren kopia.
  • Jarduerarako eta irekitzeko udal-baimena.
  • Fidantza eratu izanaren egiaztagiria. Inola ere ez da hasiko esleituriko modulua erabiltzen aipaturiko dokumentazio hori aurkeztu arte.

Egin behar duen jarduera behartuta baldin badago Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen espedientea egitera, pertsona fisiko edo juridikoak dagokion espedientea bideratuko du Udalean, eta izapide horien berri emango die Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziako arduradunei.

Hala balegokio, oniritzia duen proiektu teknikoa egiteaz arduratuko da pertsona fisiko edo juridikoa, eta dagozkion udal-tasak ordaintzeaz, baita aipaturiko tramitaziotik erator daitezkeen neurri zuzentzaileek eskatutako egokitzapen-lanez ere.

9. art. Zerbitzu-ematearen iraupena

  • E.E.Z.ren modulu baten erabilera esklusiboak gehienez urtebeteko (1) iraupena izango du, baina luzatu ahal izango da, onuradunak aurrez eskatzen badu eta Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntak baiezko erabakia hartzen badu, iraupen bereko denboraldietan, gehienez ere hiru (3) urteraino.
    E.E.Z.n egonaldia luzatu nahi duten sustatzaileek ondorengo agiriak aurkeztu behar dituzte, erabilera-baimenaren indarraldia bukatu baino bi hilabete lehenago gutxienez:
    Eskabide-orria.
    Erantzukizun zibileko aseguruaren azken ordainagiria.
    Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean dauzkala erakusten duten ziurtagiriak.
    Edozein luzapen-eskabide bideratzeko nahitaezko baldintza da E.E.Z.ren moduluaren erabilerari dagozkion tasen ordainketak egunean izatea.
  • Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntak, salbuespenezko kasuetan, proiektuaren konplexutasunagatik eta finkatzeko eskatzen duen denboragatik, aurreko atalean zehazturiko epea luzatu egin dezake, gehienez ere 5 urteraino.
  • Aurreko atalean ezarritako luzapen-kasu berezi horiek E.E.Z.ren lokalak erabiltzeko itxarote-zerrendarik ez dagoenean bakarrik onartu ahal izango dira. Gainera, aipaturiko dokumentazioarekin batera, kokaleku berri bat lortuko dutela ziurtatzeko egindako urratsei buruz behar besteko justifikagiriak aurkeztu behar dituzte (salerosketa-kontratua, alokairua, lokala erosteko konpromisoa, etab.).

E.Z.Z.ren moduluak erabiltzeari aldez aurretik uzteak ez du berekin inolako zigorrik ekarriko.

10. art. Zerbitzuaren Onuradunen Betebehar Orokorrak

  1. Sustatzaileak behartuta daude tutore arduradunak metodologia eta prozedurei buruz ezarritako arau edo ildo nagusiak betetzera, baita Agentziaren Zuzendaritzak E.E.Z. barruko portaerari eta instalazioen erabilera eta zaintzari buruz ezarritakoak betetzera ere.
  2. Sustatzaileek dagozkien zergak, tasak eta prezioak ordaindu behar dizkiete herrierakundeei.
  3. Mankomunitateak noiznahi eska diezazkieke sustatzaileei legezko betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak.


11. art. Onuradunen Betebehar Bereziak

E.E.Z.ren moduluen erabilera esklusiboaren onuradun diren pertsona fisikoek edo juridikoek lokala, faxa eta fotokopiagailua erabiltzeagatik une bakoitzean indarrean dauden tasak ordaindu beharko dizkiote Debagoieneko Mankomunitateari.
Debagoieneko Mankomunitateak ekitaldian onarturiko egutegi fiskalaren arabera egin eta bidaliko du emandako zerbitzuengatiko likidazioa.

Enpresa-sustatzaileek baimendutako erabileraren arabera erabili behar dituzte lagatako lokala eta berari datxezkion elementu eta zerbitzu komunak; egin behar duten jarduerarako beharrezko baimenak eskatu eta lortu behar dituzte; eta lokalean obrak egiteko edota beren jarduerarako behar izan dezaketen edozein makina jartzeko, aurrez eta idatziz Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziari dagokion baimen-eskabidea formulatu behar diote.

Eratu behar den fidantzaren zenbatekoa baimena ematen den unean modulua erabiltzeagatik indarrean dagoen tasaren hiru hileko zenbatekoari dagokiona izango da. Luzapen bakoitzean fidantzaren zenbatekoa eguneratu egingo da une horretan indarrean dagoen tasaren arabera. Eguneratze hori 5 eguneko epean egin behar da luzapen-erabakia jakinarazi ondorengo egunetik zenbatuta.

Jarritako fidantza sustatzaileari itzuliko zaio modulua erabiltzeari utzi ondoren gehienez ere hiru hilabeteko epearen barruan, eta izan ditzakeen zorrak eta lagatako lokaletan edo bere elementuetan egindako kalteen ordaina kendu ondoren.

Enpresa-sustatzaileek kontserbazio-, segurtasun- eta higiene-egoera onean izan behar dute lokala.

Enpresa-sustatzaileek kontratatzen dituzten zerbitzu-hornitzaileei (energia elektrikoa, ura, telefonoa, etab.) kontratuen altak ordaindu beharko dizkiete, baita lokala utzi arte egiten dituzten kontsumoak ere.

Enpresa-sustatzaileek baimenaren epea bukatzean irten egin behar dute lagatako lokaletik, bertan beraiek ordainduta egin dituzten aldaketak edo obrak E.E.Z.ren onurarako utzita.

Lagatako lokala baimenaren indarraldia bukatu baino lehen utzi nahi duten sustatzaileek idatziz jakinarazi behar diote beren erabakia Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziako zuzendaritzari, lokala E.E.Z.ren esku utziko duten eguna zehaztuz.

Antzuola eta Arrasateko E.E.Z.n dauden moduluak, horien eremua eta kokapena Agiri honen 1. Eranskinean zehazten dira.

12. art. Lokalaren erabilera esklusiborako eskubidea galtzea

Lokalaren erabilera esklusiborako eskubidea galtzeko arrazoiak honako hauek izango dira:

  1. Dagokion tasa ez ordaintzea.
  2. Legezko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko eskaturiko agiriak ez aurkeztea.
  3. Legezko betebeharrak ez betetzea.

EGINBIDEA.- Erregelamendu honi hasierako onespena 2008ko urriaren 15ean egindako bilkuran eman zion Mankomunitate honetako Gobernu Juntak.

Informazio gehiago:
* Debagoieneko Mankomunitatea
Garapen Agentzia
Nafarroa Etorbidea, 17
20500 Arrasate
Tfno.: 943-793090
www.debagoiena.com
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

 

AZKEN SOLAIRUA

Biltegia eta trikitixa gela.

Herriko taldeen erabilerarako lokal eskaria egiteko: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

 
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner