• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Zerbitzuak Kirol ekipamenduak

Kirol ekipamenduak

E-mail Inprimatu PDF

EZTALA FUTBOL ZELAIA

1984an inauguratu zen 47 x 94 m-ko futbol zelaia.  
2009ko martxo arte hondarrezko zelaia izan bazen ere, 2009-2010 denboralditik aurrera  belar artifizialezkoa da.
 

Ikusi futbol zelairaren erabileraren udal ordenantza.

UDAL PILOTALEKUA

Kalebarren 1en kokatuta dagoen pilotaleku estalia da. Aldagelak eta harmailak ditu.
1898an inauguratu zen.

6 urte lehenago, 1892an hasi ziren pilotalekua egiteko lur erosketetarako tratuan.

1895ean Udalak zuen 5.000 pezetako aurrekontutik 2.500 pezeta pilotalekua eraikitzeko izatea onartu zen.

1897an pilotalekua eraikitzeko 21.505,90 pezetako aurrekontua onartu zen.

1898ko abuztuaren 28an inauguratu zen pilotalekua. Ekitaldian Azkoitiko lau pilotarik hartu zuten parte: Jose Maria Urzelai, Francisco Elorza, Romualdo Larrañaga, Francisco Aranbarri. Benigno Altube eta Sebero Altube dultzaineroen saioa ere izan zen.

1899an pilotalekurako bidean zuhaitzak sartu ziren.

Estali gabeko pilotalekua zen, harlanduekin egindako zoru lazduna eta hormek ere asko eusten zioten pilotari. Laztasun hori pilotalekuaren ezaugarri bihurtu zen, pilota motel ibiltzen zelako. Bertan ibilitakoek esaten dute alpargatetarako lain ere ez zutela egiten, azpiak zeharo gastatzen zitzaizkielako.

Bertan jokatutakoak dira Atano III, Atano VII, Gallastegi, Korta, Arrien II, Txikito de Durango...

Gerra aurrean eta ostean profesionalen partidua Pidadeetan urtero izaten zen; partidurako pilotaleku buelta guztia arpilerarekin ixten zuten. Gero oholekin ixten hasi ziren.

Askotan eguraldiak ez zuelako laguntzen, profesionalen partiduak antolatzeari laga egin zitzaion. Afizionatuen partiduak hasi ziren orduan; onak asko izan dira herrian: Etxabe XI, Arriara I, Migel Soroa, Atanillo...

1952an idi probetarako plaza egin zen pilotalekuaren kanpo aldean.

1961ean, pilotalekua inauguratu eta 63 urtera, estali egin zen. Kalebarren aldeko horma berria eta zoru berria ere egin zitzaizkion. Lanok egin zirenean pilotalekuaren ezaugarrietako bat galdu egin zen: aurretik pilota zeharo motel ibiltzen zen, pilotaleku eraberrituan, berriz, azkarregi.
843.085 PTA kostatu zen. Obrak egiten zihardutela Gipuzkoako Diputazioak idi probalekua ez egiteko eskatu zuen.
1976an pilotalekuko teilatuaren bisera jausi zen.

1980-90 hamarkadetan gaur dugun pilotalekua egin zen. 1983koak dira, esaterako, aldagelak eta ikusleentzako harmailak. Zorua ere berritu egin zen, ez zen hasierakoa bezain latza, ezta aurrekoa bezain labana.

Pilotalekua pilotarako ez ezik, beste hamaikatxo gauzatarako tokia izan da; besteak beste, bertan egin dira: atletismo eta soka-tira entrenamenduak, boxeoa, tiro-platoa, aizkora jokoak, erromeriak... eta era guztietako beste hainbeste saio.

Hala ere, pilotalekuan beti nagusi pilota izan da. Makina bat pilotakada eman dute bertan Antzuolan izan ditugun pilotari profesionalek: Pepe Bareño, Joxe Lete, Benino Lamariano edo Aitor Elkorok. Afizionatu mailan munduko txapeldun izan diren bi antzuolar ere bertan hazitakoak dira: Aritz Berraondo eta Unai Idiazkez. Gaur egun Aitor Mendizabal dugu pilotan ordezkaririk gorena.
 

Ikusi pilotalekuaren erabileraren udal ordenantza.

PILOTALEKU TXIKIA
Herriko pilotaleku nagusiaren kanpo aldean dago; txikiagoa eta estaligabea da.

EGUZKI AUZOKO PILOTALEKUA
Eguzki auzoan kokatutako pilotaleku estaligabea da.

ESKOLAKO PATIOA
Futbiton, saskibaloian zein eskubaloian jokatzeko aukera ematen duen gunea. Herriaren erdigunean, Sagastin kokatuta.
2010eko azaroan bukatu ziren estaltzeko lanak.

Ikusi eskolako patioaren erabileraren udal ordenantza.

PISTA BELTZA
Beheko auzoan dagoen kirolgune estaligabea. Areto futbolean, saskibaloian, eskubaloian eta tenisean ibiltzeko aukera ematen du.  

UDAL GIMNASIOA

Ondorengo ikastaroak egiteko aukera dago: fitness eta total fitness, spinning, pilates, aerobic, mantentze gimnasia, hirugarren adineko gimnasioa, batuka gaztea eta karatea. Horrez gain, egubakoitzetan saio bereziak egingo dira izena emandako erabiltzaileentzat.

Izen ematea gimnasioan bertan egin daiteke. Gimnasioa zabaldu eta gero ikastaroak martxan jarri ostean ere egin daiteke izen ematea; baita fitness gelako monitorea han dagoenean ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono honetara dei dezakezu: 626 512 788
p1060972 p1060981
p1060979 gimnasioa_062

 

 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner