Torresoroa
2008ko urriaren 13an inauguratu zen ofizialki Torresoroa eraikina. Bertan osasun eta gizarte zerbitzuez gain, kultura zerbitzuak ere eskaintzen dira. Lehenengo erabilera gizarte zerbitzuena izan zen, bertan baitaude kokatuta eguneko zentroa, babespeko etxebizitzak eta jubilatuen egoitza. Gabon aurretxoan hasi zen liburutegi berria martxan, eta azkenik 2009ko martxoaren 15ean inauguratu da areto multifuntzionala. Osakidetzako anbulategia ere bertan kokatuko da.
1. LIBURUTEGIA
Entziklopediak liburutegian bertan kontsultatzeko.
Etxera eramateko:
- Liburuak
- Aldizkariak
- Bideo eta DVDak
Etxean edukitzeko epeak:
- Liburuak: 2 aste
- Bideoak eta DVDak: astebete

- Aldizkariak: astebete
Buzoia:
- Kanpoan, sarrera nagusiaren ezkerreko aldean, buzoi bat dago. Liburutegia itxita dagoenean ere etxera eraman den materiala entregatzeko aukera ematen du.
EKINTZAK
1. Ipuin kontalariak
2. Irakurketa bultzatzeko ekintzak: idazleak, tailerrak…
3. Patxiko Txerren ipuingintza
NON GAUDE
Torresoroa 
Sagasti auzoa z.g.

Tfnoa: 943 76 60 65
e-maila:
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
ORDUTEGIA
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 10:00-12:30 eta 16:45-19:30

Ostiraletan: 10:00-12:30 eta 16:45-19:00
Udako ordutegia (ekainaren 20tik- irailaren 15era):
Goizetan: 11:00-14:00
Antzuolako liburutegian dauden liburuak kontsultatu nahi badituzu, "Eskuragarri dauden azpikatalogoak : katalogo kolektiboa" jartzen duen menuan, Antzuola / U.L aukeratu beharko duzu.
2. ARETO MULTIFUNTZIONALA
2009ko martxoaren 15ean inauguratu zen herriko txistulariek eta abesbatzak eskainitako kontzertuarekin.
Eskenatokia: 11 x 7. Erabilgarria: 10 X 6
Aforoa: 182 lagunendako jarlekuak.
Â
Â
OLARAN
Herriko plaza, 3.
Elizaren atze aldean, eskolaren eta pilotalekuaren erdian, herri erdi-erdian kokatzen da.
Orain etxe hau dagoen tokian Etxeandia edo Galarditorre egon zen, XVI. mendean eraiki zenetik, XX. mende hasiera arte.
Urte askoan hutsik egon ondoren, zaharberrituta 2002ko otsailean inauguratu zen.
Gaur egun zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu; laburbilduz esan daiteke batetik herriko kultur gune dela, eta, bestetik, Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen duen enpresa ekintzetako ekimenen gunea hartzen du.
Â
BEHE SOLAIRUA:
EKINTZA ARETOA:
Azalera: 64.35.
Eskenatokiaren neurria: 6 plataformak osatzen dute; bakoitzak 2 m x 1 m du, eta mugikorrak direnez, era askotara ipintzeko aukera ematen dute. Gehienetan 4 m X 3 m erara ipinita egoten da.
Eskenatokiaren altura: aukera desberdinak ditu 15 cm- 40 cm- 60 cm- 80 cm- 100 cm
Argindarra: 7040 watio
ERAKUSKETA ARETOA:
Azalera: 82.92. Altura 3.25
Â
LEHEN SOLAIRUA:
Herriko ekimen desberdinak gauzatzen dira.
1. gela: helduen heziketako ikastaroak.
2. gela: marrazketa eta eskulanak.
3. gela: herriko talde eta elkarteak.
4. gela: ikastaroak.
5. gela: helduen heziketako ikastaroak eta musika gela.
6. gela: bilera gela.
7. gela: epaitegia.
Herriko taldeen erabilerarako lokal eskaria egiteko: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Â
BIGARREN SOLAIRUA:
Debagoieneko mankomunitateak kudeatzen duen enpresa ekintzetarako zentroa dago bertan kokatuta. Lan munduan murgildu eta enpresa ekimena gauzatu nahi dutenei eskaintzen zaien zerbitzua da.
Informazio gehiago:
* Debagoieneko Mankomunitatea
Garapen Agentzia
Nafarroa Etorbidea, 17
20500 Arrasate
Tfno.: 943-793090
www.debagoiena.com
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Â
HIRUGARREN SOLAIRUA
Biltegia eta trikitixa gela.
Herriko taldeen erabilerarako lokal eskaria egiteko:
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla



Kultur ekipamenduak





