• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Udala Udal gimnasioa

Udal gimnasioa

E-mail Inprimatu PDF
Aurreko fitness festaren arrakasta ikusita, beste fitness festa bat egingo da udal gimnasioan martxoaren 16an, zapatuan.

Ate ireki eran planteatuko da, eta, beraz, edozein herritar etorri daiteke ekintzak probatu eta gozatzera. Debaldekoa da eta inongo konpromisorik gabe parte hartu daiteke. Hala ere, komeni da lehen bai lehen izena ematea: bai gimnasioan bertan, 943 766 661 telefonora deituz edo e-postaz Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

Hauek dira antolatu diren ekintzak:

- 10:00- Bizkarra zaintzeko tailer praktikoa: oso interesgarria, bai minak ekiditeko, baita prebenitzeko ere
- 11:00- Pump
- 12:00- Spinning
           - ZUMBA: indartsu datorren dantza saio entretenigarri eta eraginkorra

Bestetik, fitness gelan indoor walking saio birtualak izango dira eta ping pong txapelketa ere egingo da.

PING PONG TXAPELKETA. ARAUAK
Kanporaketa modura jokatuko da. Denbora eta espazio faltagatik, honela izango da:
- Gehienez 16 jokalari
- Zozketa egingo da, nor noren aurka aritu
- 21-era jokatuko da, 3 setetatik onenera ( bi tantoren aldeaz irabazi behar da, eta ez dago tanto mugarik). Final erdiak eta finala 5 setetatik onenera jokatuko da.
- Martxoaren 15ean, ostiral arratsaldean final zortzirenak eta final laurdenak jokatuko dira eta martxoaren 16an, zapatu goizean final erdiak eta finala.

Gimnasioan apuntatu beharra dago
Bazkideek doan izango dute eta ez bazkideek 5€ ordaindu beharko dute
Saria: 2 Txuleta eta 2 ardo botilla
Tokia: Antzuolako gimnasioan
Eguna: martxoaren 15ean, ostiralean, 17:00etatik aurrera
FINAL ERDIAK: LARUNBATEAN 10:30ean
FINALA: 12:00etan

 

Udal gimnasioan eskaintza berria dago:

A- DEBAGOIENEKO KIROL TXARTELA DUTENENTZAKO AUKERA BERRIA
DKT-a duten Antzuolarrek orain aukera dute, urtean 39€ko kuota bat ordainduta, Antzuolako gimnasioa erabili ahal izateko, eta gimnasioko abonatuak dituen abantaila guztiez baliatzeko
Urteko abonu hau, Urtarriletik -abendura bitartekoa da, DKT ere horrela baita.
DKT ateratzeak eta Antzuolako gimnasioa erabiltzeak honako prezioak ditu:
- Indibiduala (Urtarriletik-Abendura): 212,8€(DKT) + 39€(Antzuola)= 251,8€
- Bi partaideko Familiak: 388,5€ (DKT) + 78€ (Antzuola)= 466,5€
- 3 Partaideko Familiak: 388,5€ (DKT) + 117€(Antzuola)= 505,5€

B- GIMNASIOKO URTEKO ABONUAN %25EKO DESKONTUA
2013an zehar, eta DKTko aukera martxan dagoen bitartean mantenduko da %25-eko deskontua, eta urte naturalean, hau da, 2013ko otsailetik abendura bitartean.

- Urteko abonua: (Otsailetik - Abendura): 157,5€ (hileko 15,75€)
- Bi partaideko familiak: 262,5€ (partaide bakoitzak hileko 13,12€)
- 3 partaide edo gehiagoko familiak: 315€ (partaide bakoitzak hileko 10,5€)

3 epetan ordaintzeko aukera izango da: lehen epea izena ematean; bigarrena, apirilaren 10ean eta hirugarren epea, uztailaren 10ean.

Ikusi abonatuen prezioak hemen.

OHARRA: Orain arte gimnasioko abonatua dena (urtekoa 7 hilekoa edo 3 hilekoa), eta Gimnasioak eskaintzen dituen aukera berriak aprobetxatu nahi dituenari, otsailetik aurrera ordainduta duen zatia itzuliko zaio.

Ikastaroen eta programen informazioa, hemen sakatuta. Ordutegiak hemen ikusi. Ekintzen prezioak ikusi hemen.

Informazio gehiago eta izena emateko:
Udal gimnasioan: Eguzki auzoa, 7 behea. Telefonoa: 943 766 661 - Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

PILATES METODOA
Giharrak luzatuz eta indartuz, gure gorputzaren postura egokitzen eta kontrolatzen laguntzen digu,baita malgutasuna eta oreka hobetzen ere. Gure osasun eta ongizatera bideratutako metodoa da.

Osasuna bere osotasunean (gorputz zein izpiritua) zaintzeak hartu duen garrantziari esker, ez da harritzekoa Pilates metodoak duen ospea.

Ikasturte honetan pilatesen berrikuntzak ere izango dira eta gimnasia abdominal hipopresiboak sartuko dira, pilatesen eskaintza aberastu eta osatzeko.

GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA (GAH)
GAH-ren praktikaren onurak Pilateseko klaseetan aprobetxatuko ditugu, 10 minutuko lan hipopresibo batekin.

NORENTZAT:

  • Ariketa fisikoa egin nahi duenarentzat
  • Kirolari profesionalendako eta erdi mailako kirolariendako
  • Ariketa fisikoa praktikatzen duten emakume guztiendakoOrgano pelbikoen jaitsiera prebenitzeko
  • Kirolen bat egiten duten gazteendako
  • Postura on bat bermatzeko eta garapenaren arazo posturalak prebenitzeko
Teknikaren onurak:
  • Giharren tonifikazioa, beraien bolumena handitu gabe
  • Malgutasuna hobetzea
  • Bizkarrezurra gogortu eta lesioak saihestu
  • Postura hobetzea, ohitura txarrak saihestuz eta gorputzaren alineazio orokorrera eramanez
  • Gerrialdearen perimetroa gutxitzea
  • Giharren desorekak zuzentzea. Estresarekin lotutako arazoak konpontzea, tentsioak, nekeak eta minak gutxituz
  • Harreman sexualetako prestatzioa eta sentsazioak hobetzea
  • Erabiltzailearen kontzentrazio eta kontrol ahalmena hobetu
  • Giharretako minak gutxitu, batez ere bizkarrekoak
  • Kirol errendimendua hobetzea
  • Osasuna eta irudiaren hobetzea
MANTENTZE GIMNASIA
Gorputza ahalik eta modu osoenean lantzen duen gimnasia da, horretarako ariketa ugariak, kirol eta jolas jarduerak, zirkuitoak, dantzak ... erabiltzen ditu. Erabil daitekeen materiala oso ugaria da: makilak, pesak, baloiak, gomak, stepak...

Azken ikasturteetako dinamikan musikak eta stepek pisu berezia hartu dute.

Helburuak:

  • Egoera fisikoa hobetzea
  • Gaitasun kardiobaskularra, indarra, malgutasuna lantzea
  • Abdominaletako gihardura indartzea
  • Arlo ludikoa eta soziabilizazioa lantzea

3. adinekoENDAKO gimnasia
Edadetuen ezaugarriei egokitutako mantentze gimnasia


p1060972 p1060981
p1060979 gimnasioa_062
 

Izen emateak

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner