• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Zerbitzuak KZgunea

KZGUNEA

E-mail Inprimatu PDF
Udal liburutegian dago kokatuta KZgunea. Liburutegiko ordutegian egunero erabil daiteke.

Astearteetan tutorea izaten da bertan. Hilabete batean goizez, 9:00-13:00, eta hurrengoan, arratsaldez, 16:00-20:00.

16 urte baino gehiago dutenek erabil dezakete.

Besteak beste, ikastaro hauek egiteko aukera dago: :
Sare Sozialak

Ezagutzen dituzun pertsonekin nola konpartitu eta komunikatu ikas dezazun sarearen bidez.

Skype
Deiak, bideodeiak eta bat-bateko mezularitza dohainik erabili interneten bidez.

Google Tresnak
Googlek eskaintzen dizkizun produktu guztiak ezagutu: Gmail, Calendar, Maps...

Blogger
Zure iritzia eman eta beste erabiltzaileekin konpartitu Blogger-raren bidez.

Youtube
Interesatzen zaizkizun gaiei buruzko bideoak bilatu eta ikusi: musikalak, kirolezkoak...

Wikipedia
Etengabe eguneratutako informazioa duen kontsultarako entziklopediara sartu.

Google Maps y Earth
Edozein herrialdetako helbide, errepide, leku eta negozioak nola bilatu eta haietara nola heldu.

Zuhaitz Genealogikoa
Zure antzinakoak ezagutu eta zure zuhaitz genealogikoa egin.

Megaupload
Megaupload-en bidez zure artxiboen karga eta deskargak bildu eta kudeatu.

Softonic:
Softonic-en bidez edozein motako programak, jolasak... deskargatu.

Gmail:
Gmail, Google-en posta elektronikoa, nola erabiltzen den ikasi.

Flickr
Flickr-en bidez argazkiak eta bideoak elkarbanatu nahi duzun pertsonekin.

WiFi
WiFi teknologia ezagutu: zer da, zein motakoak diren, zer behar dudan sare batean konektatzeko, osagarriak...

Picnik
Picnik-en bidez argazkiak ukitu, konpondu, efektu bereziak aplikatu, etab.

Ikus-entzunezkoak
Munduko edozein lekutatik zure ordenagailuaren bidez irrati kateak entzun eta telebistako edozein kanalak ikusi.

Google Docs
Google-en zerbitzarian zure dokumentuak elkarbanatu edozein ordenagailutatik eta edozein pertsonak lantzeko.

eBay
eBay-ren bidez nola erosi eta saldu ikasi.

Jarri iragarkiak Interneten
Interneten iragarkiak argitaratu eta interesatzen zaizkizun artikuluak edo zerbitzuak bilatu.

Software Librea
Software librea ezagutu: zer da?, eskakizunak, abantailak eta desabantailak Lizentzi-Softwarekin konparatuz, lizentzia motak...

Google Sites
Google Sites-en bidez, Web orrialde bat sortu, pertsonalizatu, elkarbanatu, etab.

Linkedin
Linkedin lanbide sozial sarea erabili informazioa, ideiak eta aukera profesionalak elkarbanatzeko.

Foro bat sortzea
Gai jakin bati buruzko foro bat nola sortu modu azkar, erraz eta dohain batean ikasi.

Google Calendar
Google Calendar erabili zure agenda antolatzeko.

PayPal
Erosketak ordaindu, salmentak kobratu eta Interneten bidez dirua azkar eta seguru bidali eta jaso PayPal-ekin.

Google Itzultzailea eta Euskalterm
Hitzak, testuak edo Webguneak nahi dituzun hizkuntzetara itzuli interneten bidez.

JayCut
JayCut erabili bideoak editatzeko, konpartitzeko sare sozialetan….

Web edukien sindikazioa eta Google Reader
Gogoko dituzun webguneko azken berriak nola osatu eta antolatu leku bakar batean.

Google albisteak eta alertak
Google albisteak eta alertak erabili interneten berriak bilatzeko era azkar eta erraz batean.

Google Liburuak eta Akademikoa
Milaka liburuen datuak bilatzeko eta ikerketa ezberdineko arloko akademi dokumentuen informazioa lortzeko “Google Libros” eta “Google Academico” erabili.

Web nabigatzaile
Merkatuan dauden nabigatzaile ezberdinak ezagutu: Internet Explorer, Opera, Safari, Mozilla Firefox….

Ubuntu
Ubuntu ezagutu, Linux-en irekitako kode egindako sistema eragilea.

iGoogle
Zure interesen funtzean Google gunea Gadgets eta Web feeds ezberdinekin nola pertsonalizatu.

Audacity Oinarrizkoa
Audacityren oinarrizko funtzioak ezagutu, dohaineko audio editorea eta Linux grabatzailea.

Draw Oinarrizkoa
OpenOffice.org Draw dohaineko bektorial grafikoen editorearen oinarrizko funtsioak ezagutu. .

Twitter
Twitter erabili, denbora errealeko informazio sarea mundu osoko jendeak bultzatzen duena eta momentuan gertatzen ari dena konpartitzeko eta deskubritzeko.

 

 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner