1984 inguruan hasitakoa da aihertarren eta antzuolarren arteko harremana, Nafarroa Behereko eta Gipuzkoako bi herri txiki hauen arteko adiskidetasuna sortu zen Aiherrako Beltzuntze elkarteko zenbait lagunek eta antzuolar batzuk elkar ezagutu ondoren. Adiskidetasun hori gorpuztuz joan da geroztik, eta hastapeneko harreman soilak bi herrien arteko lotura bilakatu dira.
Â
Hogeita bost urteren buruan, urtez urte, herritarren arteko harreman pertsonalez gain, ekitaldi ugari antolatu dira, urtean behin, txandaka, urte batean Antzuolan eta bestean Aiherran ospatu izan diren senidetze egunetan. Ospakizunaren ekintza nagusia bi herrietako herritarrek elkarrekin egiten duten bazkaria izan ohi da, baina badira nabarmentzeko beste ekintza asko ere: bi herriak eta inguruak ezagutzea, antzerki saioak, kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, pilota partidak, etab.
Â
Harreman horren ondorioz, Antzuolako kale bati Aiherra deitzen zaio.
Â
Herri bien arteko harremana Antzuolako Udalak hasiera-hasieratik babestu eta bultzatu zuen arren, Aiherran Beltzuntze elkarteak hartu zuen harremanaren gidaritza bere gain. 2004an, ordea, Aiherrako udalak ere Antzuolarekin harremana izan nahi zuela eta, herri bien arteko hitzarmena sinatu zen. Sinadura urriaren 29 iluntzean gauzatu zen Aiherran, 20. urteurreneko ospakizunen barruan, hain zuzen ere.
Â
2009an bete da harremanaren 25. urteurrena, baina ospakizun ekitaldiak 2009an ez ezik 2010ean ere ospatuko dira.
2009-2010eko programa. Hemen
25. urteurreneko herri bien arteko adierazpena. Hemen
Nola iritsi Aiherrara?










Aiherrarekin senidetza





