• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Antzuola Ibilbideak

Ibilbideak

E-mail Inprimatu PDF

1. Herrigunean
2. Uzarraga eta galartza auzoetan zehar
3. Lizarraga auzoan zehar
4. Irinoegigoena auzoan zehar
5. Basalde auzoan zehar
6. Irimoegibarrena auzoan zehar
7. Irimoegigoena eta Irimoegibarrena auzoetatik

 

1. Herrigunean

kalegoiHerriko Plaza hartuko dugu abiapuntutzat. Bertatik hasiz, Kalebarrengo bidea hartuko dugu. Ondoren, berriro Plazara itzuliz, Buztinzuritik Antiguara joango gara, tartean Ondarretik paseatuz.




herria_txiki2


uzarraga• Herriko Plaza: Bera guztia da ikusgai. Gipuzkoak duen plazarik politenetarikoa, bertan euskal barrokoak eredu ederrak laga dizkigu.
Udaletxeak -Martin de Carrera-k XVIII. mendean egindakoa- garai bereko armarri ederra erakusten du, eta ohiturak dioskunez, bertan ikusten diren ilargi erdiak Baldejunkerako borrokan mairuei lapurtutakoak dira; eta, gaur egun, herriko jaietan Mairuaren Alardea izeneko ospakizunean goraipatzen da ekintza hura. Udaletxearen ondoan, eskumaldean, Bizkalatza etxea (6 zenbakia), hau ere barrokoa, nahiz eta apaingarri gutxi izan.

Ilara berean, Udaletxearen ezkerraldean, armarria daukan Goenaga etxea (16 zenbakia) ikus daiteke. Honek, oso arraro den ertzdun armarria dauka, bertan, “Armas de Goenaga” jartzen du. Azpian, egun aurrezki kutxa denean, bi zutabe toskano ikus daitezke. Etxe horren ezkerraldean (2 zenbakia), eraberrituta, antzinako goenagatarren etxea, orain Ostatukoa dena, hau ere XVIII. mendekoa. Etxe honen fatxadan, zera irakur daiteke: Joseph Ygnacio de Goenagak egina 1763. urtean. Plaza gainean, garai bereko iturri ederra dago; badirudi Martin de Carrerak egidakoa dela XVIII. mendean. Iturri ostean, Olaran etxea eta pelotalekua daude.

Beste aipamen bat Errukizko Amaren parrokiak mereziko luke. XVI. mendean jasotzen hasitakoa, ez du egungo itxurarik izango XIX. mendera arte. Oso sinplea da, apaingarririk gabe, sarreran azaltzen den barroko erako ate aurrea izan ezik. Barruan, erretaula, neoklasikotzat (XVIII.m) jo daitekeena eta Mexikon bizi zen Francisco de Iraeta e Ibarrak emandako diruari esker egina. Bertan ikusten den marmola Izarraitzekoa (Azpeitia-Azkoitia) omen da. Ezkerraldeko aldarean, berriz, antzina San Bartolomen egon zen Andra Maria dago, XIV. mendekoa.

• Kalebarren: Zurrategi Plaza inguruan eta Lizarragara doan bidearen bestealdean, Arriaga-Torrea (4 zenbakia), XVII-XVIII. mendeko jauretxea, nahiz eta aldatuta eta egoera fisiko kaxkarrean egon.

IMGP0515• Errotabarri edo Altzarte errota: Herrian martxan dugun errota bakarra, nahiz eta aspalditik argindarrez ibili. Ikusgarria benetan. Bideaz bestealdetik, errota honen presan ito zenaren oroigarria dago.

• San Bartolome ermitaren kanpandorrea:
Bertan kokatuta zegoen mende honen 70eko hamarkada arte ermita. Egun bertako Andra Maria -XIV. mendekoa- parrokian dago.

• Maristak: Maristak (seminarioa eta komentoa) eragin handia izan dute herrian XX. mendearen hasieran etorri eta 70eko hamarkadan joan ziren arte. Eguzki auzoan, Maristen eskola eta gelak zeuden. Auzo honen atzealdetik San Josera -bertan bere irudia baitago- joan daiteke. Oso bide ederra da eta Antzuola bere osotasunean ikus daiteke bertatik.

• Lapatza baserria: Negutegiz ia-ia estalia eta nekazaritza biologikotik bizi den baserria. Hiru arko dauzka -Antzuolan bakarra- eta XVIII. mendekoa da.
Hemendik berriro Plazara goaz. Udaletxetik gora...

• Buztinzuri: Nahiz eta eraberrituta egon, etxe ilara honen kokapena eta egitura -lurraren desnibelak zainduz- XVIII. mendekoa da.

• Kalegoi: 3. zenbakian (Txasionekoa), garai batean herriko harategia izan zena aurkitzen da. Udaletxea bezala, XVIII. mendekoa eta Martin de Carrerak egindakoa da. Egun oraindik garai hartako zurezko balkoiak ikus daitezke, nahiz eta egoera fisiko kaxkarrean egon. Inguruko etxeetan, eta hormetan itsatsita, kalbarioko gurutzeak beha daitezke. Etxe honetatik beheruntz joanez...

• Ondarra plaza: Bertan ikus daiteke 3 zenbakiaz, Amarrandegiko etxea. Izenak adieratzen duen bezala, bertan herritarrek elizari emandako hamarrenak edo diezmoak gordetzen ziren. Herri arkitektura bitxia duen honek ez dauka parekorik ez herrian eta ezta inguruan ere, Nafarroa aldeko etxeen egitura baitauka. XVIII. mendean egina hau ere.
Berriro Kalegoira goaz.

• Kalegoi: 9. zenbakian, Montxonenekoa dago, bertan zorua estaltzeko duen errekarria ikusgarria da. 11-13 zenbakietan (Migelenekoa eta Txasiozarrenekoa). Bere egiturari begiratuz gero, kanpoaldean eta barnealdean gotiko tankerakoa dela konturatuko gara; beraz, XV-XVI. mendekoa, eta herriguneari dagokionez, etxerik zaharrena.

antigua2• Antigua: Bide bazterretan kalbario gurutzeak ikusten dira. Auzo honetan ikusgarriak dira, besteak beste, Iriarteazpikoa baserria, Antiguako ermita, Antiguako errota eta atseden lekua eta Kalbarioko gurutzeak. Iriarteazpikoa baserria, bere ohol egiturarekin eta erdian harlanduzko zutabe toskanoa duena, XVII. mendean eraikia da. Antiguako ermita Andra Mariren irudi gotiko ederra ikus daiteke (XIV. m). Antiguako errotan, garai bateko errotaren tresneriak gordeta jarraitzen du. Etxe honen ondoan atseden lekua. Kalbarioko gurutzeak, barrokoak hauek ere, Pasioaren ikurrez horniturik daude eta ohiturak dioskunez, herriko ume asko ermitako zaindariarekin eta amarekin, oinez ikastera joaten ziren bertara: hiru buelta ematen ziren eta buelta bakoitzean, otoitz eginez, oilarrari laztana ematen zitzaion.


2. Uzarraga eta Galartza auzoetan zehar

uzarraga

Denbora: Hiru ordu.
Kilometroak: 9.
Zailtasuna: Erdi mailakoa.
Interesgunea: Uzarraga eta Galartza ezagutzeko bidea ematen digu ibilbide honek. Bergara aldean, baina Antzuolako udalerrian kokatuta dauden baserriak ikusteko aukera izango dugu.


txiki1• Antzuola: Beheko auzotik -Etxezuri baserritik- hasten den Uzarragako bidea hartuko dugu, Sallabente, Arimendi eta Iturriotz baserriak pasatuz.

• Lausagarreta eta Elutzeko karobiak: Lehenengoa, Uzarragako bide zaharrari jarraituz, Lausagarreta baserriaren azpian aurkituko dugu; bestea, hau ere Uzarragako bide zaharrari jarraituz, Lausagarreta baserriaren gainean dago, *Elutza baserria egon zen tokiaren inguruan hain zuzen. Ez daukagu herrian ondo kontserbatzen den karobi asko, beraz bi hauek izan daitezke salbuespen, beren ataka (azpiko arkua) eta goiko ganga edo bobeda eta guzti.

• Uzarraga: Tenplario garaikoa omen den eliza zahar (Antzuolako lehen parrokia) honen kanpoaldea egoera tamalgarrian badago ere, eliza barrua dugu bertan interesgarriena. Besteak beste:
* Erretaula, Antxietaren eskolakoa, bere ikasle Jeronimo de Larreak eginikoa XVII. mendean.
* Marfilezko edo Urrutiko gurutzea ere XVII. mendekoa da, Mejikon bizi zen Urrutia baserriko seme batek bidalia.
Uzarraga gainean, Sarralde eta Galartza auzoko bidean, gurutzebide bat aurkitzen dugu; bertatik, ezker aldera hartuz gero, *Santa Kruz daukagu.

• Santa Kruz: Bertan, XVIII. mendera arte, Santa Kruz izeneko baseliza egon zen, eta hor lurperatzen omen zituzten Leintz bailarako gizon ospetsuak, tenplarioen babesean.

• Sarralde: Hutsik. Barruan gordetzen da igeltsoz eginda armarriaren kopia. Horrez gain, sapaian gordetzen da garai bateko dolare habe ederra.
Urrutia baserrira iritsi aurretik, Bereterio (Beteixo) baserria, suteen ondorioz etxe egitura zeharo aldatuta daukana.

• Urrutia: Bizkaiko Zaindari Berriotxoako Balentinen amaren -Maria Monika de Arizti- jaiotetxea dugu berau, baserriko oroigarriak azpimarratzen duen bezalaxe.
Hemendik Bergara aldean kokatutako baserrietara eramango gaituen bidea hasten da. Eta kilometro batera...

• Gorrizandia: Ateondo edo ezkaratza polita dauka, zutabe eder eta guzti. Gainaldean, berriz, *Gorriztxikia, Elorriaga eta *Ameztizar baserriak ikus daitezke. Behealdean, erreka zokoan, Galartzako errota, 1920an eraikia baina egun egoera fisiko kaxkarrean. Bertan, garai bateko tresneria mantentzen da, eta ateondoan perratzeko tokia -ingude eta guzti- dauka.

• Ugarriagazpikoa eta gañekoa:
Bertan ikus daitezke, ia-ia baserriekin bat eginez, Bergara aldera Antzuolak dituen mugarriak. Inguruan abelazkuntza-kooperatiba dago eta, gainaldean, bidetik beste aldera, Antzuolako Portu etxea.

• Etxeberrisoro: Hutsik. Ugarriaga baserrien azpian, ate gainean, ulergaitza den inskripzioa dauka. Egun abelazkuntza-kooperatibak darabil baserri hau. Galartzako errekaruntz, eta batetik bestera zeharkatzeko gure erreketan hain gutxi gelditzen diren zubitxo bat pasatuz, beheruntz hartuko dugu, egun ia hutsik dagoen Galartza baserriarekin topo egin arte. Bertan, antzinako trenbide (1971ko otsailean desagertua) inguruan hasten den aspaldiko bidezidorra hartuz...

besagasti• Besagasti: Hutsik. Oholezko aurrealde interesgarria (XVI-XVII.mendekoa). Gipuzkoa barruan, Ezkio-Itsason dagoenarekin batera, ikusgarrienetakoa. Interes arkitektoniko-artistiko handia dauka konjunto osoak: ezkaratzako zutabeak, matxinbrerak, dolarearen zutabeak,... nahiz eta egoera fisiko kaxkarrean egon.

• Mendiola: Hutsik. Arbelez eginiko aurrealde arkodun ederra ikus daiteke eta gainean antzinako egurrezko leihoak dauzka.

• Santa Ageda ermita: Bertako Andra Mariaren irudia (Santa Anarena eta XIII. mendekoa zena) 1984an lapurtu zuten eta oraintsu agertu da. Antzina ermita hau San Llorenteri -San Lorenzo- eskainita bazegoen ere, egun Santa Ageda da click now viagra cheap bertako zaindari; jaia, otsailaren 5ean, San Blas ostean, ospatzen da. Bertan ogia eta haziak bedeinkatzen dira.

• Untzarri: Hutsik. Baserriaren aurreko ohol-egitura polita eta bitxia dauka.
Eta bertatik hasten den porlanezko bideari jarraituz, Iturriotz baserriaren ingururaino; hortik, kilometro eta erdira, Antzuola.


3. Lizarraga auzoan zehar

ugarte_torreDenbora: Hiru ordu.
Kilometroak: 8.
Zailtasuna: Erdi mailakoa.
Interesgunea: Natura ingurune ederra du auzo honek. Etnografia mailan ere interesgarria da: karobiak, errotak, albergak, baseliza, elizbidea...


txiki2• Antzuola: Kalebarrengo zubitik Lizarraga auzora doan bidea hartuko dugu.

• Udala: Karobia dugu bertan ikusgai.

• Ugartetorre: XVII. mendeko etxe honek ikusgarria dauka teilatuaren barruko egitura. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita.

• Larrebarrengo errota: Aspaldidanik geldik dagoen errota honetatik Aranburu baserria ikus daiteke, harlanduzko bi arkurekin.

• Laskurain errota: Gezurra badirudi ere, Euskal Herri mailan desnibel ezberdinetan bi errotape dauzkan errota bakarrenetakoa izan daiteke berau. Sorgin zulo ere deitzen zaio inguru honi.

• Bizkalatzatik Zumaetetara:
Zumaetazpikoak antzinako etxearen inskripzioa eduki arren Zumaetagañekoa da zaharrena. Garai batean Zumaeta bakarra zen, baina trenbidea egiterakoan mugitu egin zenez, bota eta bi Zumaeta berri eraiki zituzten XIX. mendearen bukaeran.

• Laskurainandi: Hementxe hil omen zuten Gipuzkoako azken hartza 1867an.

• Akinibai eta Akinibaiko errota: Herriko ura hartzen den tokiarekin batera, eraberritutako errota ere ikus daiteke.

DSCN000359• Akiñao ezkerraldean lagata, San Martzial ermita: XIX. mendera arte bertako zaindari Santa Katalina izan arren, harrez gero San Martzial dugu. Nahiz eta interesgarria izan batez ere kanpoko arkitekturarengatik (XVI. mendeko ateburu eta leihoak), ikusgarria da barruko egur lanketa ere (basurde buruak ikus daitezke landuta). Barruan Santiagori eskainitako irudiak ere badaude. Erromesari, “Pikunittako -herriko baserria- eskolaua” esaten diote Antzuolan. Horrez gain, bertako jaietan ateratzen den kofradeen pitxerra ere interesgarria da, nahiz eta berau maiordomoaren etxean gorde.

 


DSCN000864• Iturbeandia: XVIII. mendeko baserri armarridun eder honetan, ateondoan, dirudienez erromesek ekarritako gurutzea zintzilikaturik ikusten da. Gainaldean, berriz, Iturbetxikia.

• Aranguren: Etxe azpian, XVI. mendekotzat jo daitezkeen etxearen horma eta ate zorrotza ikus daitezke.

• Lamarianoak (Lamaño): Azpiko baserriak barruan duen teilatu egitura oso bitxia da. Gainekoan, berriz, Uzarragara eramango gaituen antzinako elizbidea ikus daiteke.

• Lizariturri: Ingurua ikusi eta gero baserri honen izena nondik nora datorren konturatuko gara. Garai bateko armarriaren kopia egun Donostian dago.
Ehun metrora, Zumaetara iritsi aurretik, eskumako bidea hartu eta...

• Goenaga:
Baserri askotan desagertu diren saeterak ditu upategian.
Hemendik Goitia baserrira joango gara, eta beheruntz hartuz Jauregira. Hemen, eskumaldean hasten den bidetik...

• Iraeta: XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren baserri eraikuntzetan arkitekto tituludunak parte hartzen, eta baserri hau diseinatu zuen Alejo de http://deafchurchonline.org/herbal-alternative-to-cialis Miranda bergararra izan zen aitzindari.

• Azkarate: Atzealdean dago baserri honetako aztarnarik zaharrena: XVI. mendeko ate zorrotz bat. Aurrealdean jarri berria da armarria, bertan bizi baitira oraindik azkaratetarrak. Etxe aurretik pasatzen da Uzarragako elizbidea, eta jarraituz gero bertara eramango gaitu.

• Lausagarreta: Bere inguruan bi karobi eder ikus daitezke: bata, lehen Elutsa baserria zenaren inguruan; bestea, Lausagarreta baserriaren azpian.
Hemendik, eta Iturriotz baserria inguruan dugula, Antzuolara garamatzan bidea jarraituko dugu.


4. Irimoegigoena auzoan zehar

korrostaratzuDenbora: Lau ordu.
Kilometroak: 15
Zailtasuna: Goi mailakoa
Interesgunea: Auzo honen paisaia ederra izateaz gain, ibilbide honek Urola aldean Antzuolak dauzkan baserriak eta inguruneak ikusteko aukera ematen digu

txiki3• Antzuola: Antigua auzotik hasita...

• Ibarra: Eraberritutako baserri hau indiano ospetsuen jaiotetxea izan da. Besteak beste, Francisco Iraeta e Ibarra, Mexikon merkatari ospetsua izan zena (bere diruaz herriko parrokiaren aldarea egin zen XVIII. mendearen bukaeran).

• Iralatorre: Zeharo aldatuta baldin badago ere, garai bateko etxearen aztarnak ikus daitezke kanpo eta barnealdean. Nahiz eta garai batean armarri ederra izan, egun Algortako jauretxe batean kokaturik dago.

• Irala: Egun zeharo hondatuta egon arren, badirudi iralatarren antzinako etxea bertan kokatu zela, beraz ondorengoa da Iralatorre.

• Arreluztxiki: Duela gutxi eraberrituta, ateondo gainean baserri honen beste berreraiketa baten data ikus daiteke: 1855ekoa alegia. Baserriko ogia egiten den azken baserrietakoa da. Eskumaldean Arreluzandi eta Arreluzetxebarri lagata...

• Igeribar: Batez ere arbelez eginiko baserri hau egoera fisiko kaxkarrean dago.

• Sarasketa:
Azkarate baserrian bezala, interesgarria da atzealdeko XVI. mendekoa izan daitekeen arku zorrotza. Goruntz jarraituz, Sarasketaetxeberri baserriarekin topo egiten dugu.

trekutz_tumuloa• Meaka/Trekutz: Trekutzen, eta Gaztelu Gain izeneko elkartearen aurrean, hondatutako tumulo baten aztarnak ikus daitezke.
Hemendik, Urola aldera begira, eta beheruntz doan pista bati jarraituz...

• Bazterriñak: Hiru baserri daude: goikoa, erdikoa -lurjota- eta behekoa, 70eko hamarkadan hustutakoak. Hemen aukeran: erdiko baserritik beheruntz doan bidezidor bat hartu, edo pistari jarraitu.
• Ursalto: Urretxu, Aizpurutxo eta Azkoitiko bidearen bazterrean, gure udalerriko baserririk urrutiena, eta baita ezezagunena ere.

• Ondamendi: Garai batean Urola izenarekin ezagutzen zen baserria egun Antzuolako herri-bizitzara baino Aizpurutxora begira dago.
Eta orain arte behera egin baldin badugu, Ondamenditik pistaz gora jarraituko dugu...

• Pikunieta: Zeharo eraberritua, garai batean bertako erromeria eta taberna oso ospetsuak ziren. 1960ko hamarkadan hustu eta erre zen. Egun gazte talde batek ustiatzen du.
Bertatik, porlanezko pista edo bideri jarraituz...


• Korosterratzuko atseden lekua:
Hemendik eta eskumaldeko bideari jarraituz, Uzarragako bidea -lehen Elizbidea zena- hartuko dugu.

• Santikutz (Santa Kruz): Ahozko ohiturak dioenez, bertan, garai batean oso kanposantu ospetsua egon omen zen eta bertara Leintz bailarako zenbait gizon ospetsu hilobiratzera ekarri omen zituzten. Dena dela, baseliza bat egon zen XVIII. mendera arte, nahiz eta ordurako ere lurjota egon.
Uzarragatik Antzuolara doan bidea jarraituz, bi kilometrora herrigunean sartuko gara.


5. Basalde auzoan zehar

san_blas
Denbora: 2 ordu
Kilometroak: 7
Zailtasuna: Erdi mailakoa
Interesgunea: Natura, arkitektura artistikoa eta etnografia gune ikusgarria (Aritzagabasaldeko hariztia, Amilletako indarretxea, San Blas ermita, Kalbarioko gurutzea...).

txiki4• Antzuola: Ondarreko iturritik, Mañarieta-Mendigorritik, Irimoegigoenera garamatzan bidexka hartu.

• Aitzaga: Baserri hau eraberrituta baldin badago ere, bere ateburuko ohol egitura, harlanduzko koloma eta guzti, Iriarteazpikoaren antzera, XVII. mendean koka daiteke.

• Kaseta eta trenbidea: Etxe honen inguruan, 1971ko otsailean desagertu zen “Los Vasgongados” trenaren trenbidea hartu eta, Otamendi, Irimo eta Eguzkitza baserriak eskumaldean lagaz...

• Galardi: Garai bateko etxearen inskripzioa etxe osteko fatxadan ikus daiteke.

• Amilleta:
Egungo arkodun ateburua XVIII. mendekoa bada, barruan XV-XVI. mendeko arkua dauka.
Zerbait aurrerago -trenbideko tunela pasa eta gero-, oraindik martxan dagoen Basalde-Amilletako indarretxea dago.

• Iñurrigarrogañekoa: Nahiz eta etxe hau mende honetan eraberritua izan, badu Ipar-mendebaldeko fatxadan bere antzinakotasuna adierazten digun elementu bat: XVI. mendeko arku zorrotz bat (orain estalia).

• Madariaga: Trenbidean aurrera jarraituz, berehala topo egingo dugu baserri honekin. Interesgarriak dira bere aurrealdeko fatxadako arkoetan dauden harginen zenbakiak; baita mendebaldera -trenbidera- begira dagoen leihoa ere: ohiturak dioskunez, eguraldi goibelarekin hildako baten espiritua azaltzen zen bertan.
Iñurrigarrogañekora itzuliz eta azpiko Iñurrigarroa lagaz...

• Basalde errota: Bide baztarrean, egoera fisiko kaxkarrean dago. Ezkerraldean, Erautza baserria dago.

• San Blas ermita: Olotz izeneko lur eremuan dago eraikita, eztarriko gaitzak sendatzen dituen zaindari honen ermita. Hala ere, garai bateko zaindaria Santa Engratzia izan omen zen; Santa Engratzia de Olotz, dokumentuetan azaltzen den bezala. Otsailaren 3an ospatzen da www.folklorsrbija.org bertako jaia; eta bertara herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mendebaldean dauzka XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak. Bitxia da baita iparraldeko fatxadan zapatak-eta gordetzeko dagoen leihatilatxoa ere. Barruan, “U” tankerako koroa, garai batean oso ohizkoa baina egun leku gutxitan dagoena.

aitzagabasalde• Aritzagabasaldeko baserria eta hariztia: Izen bereko baserri inguruan, Antzuolan dugun hariztirik handiena, ederrena, sendoena eta ia-ia bakarra.
Arreta handiz Zumarragara doan bidea zeharkatuz, autobus geltokia dagoen bidetik goruntz jarraituko dugu; ezkerraldean...

• Zorroztarrieta: Garai batean herrian ospe handia zeukaten baserri honetako erlauntzek eta hartzen zen eztiak.
• Altzeta: Antzuola herria bere osotasunean ikusi ahal izateko aukera ederra dugu inguru honetan.

• Loieta: Dauzkan arkuak direla eta, oso baserri atipikoa da Loieta bai gure herrian, bai Gipuzkoan. Tankera honetako arkuak Bizkaian ikusten dira, batik bat.

• Iriartegañekoa: Ateondo ikusgarria: arkuduna, eta armarriarekin batera erdi puntuko leiho bitxia (XVI. mendea). Ongi bereizten dira medianila eta antzinako etxearen aztarna. XVIII. mendekoa da.

• Iriarteazpikoa: Etxearen aurrealde guztia bitxia da, Arabako baserrien tankerakoa: ohol egitura bertikala, tartean adreilua jarrita; itzelezko ateburua, harlanduzko koloma eta guzti, Aitzaga baserrikoaren antzera. Dokumentuen arabera, XVII. mendean egindakoa.

• Kalbarioko gurutzeak: XVIII. mendekoak, barrokoak beraz, Pasioaren ikurrez osaturik dagoen erdiko gurutzea dugu interesgarriena. Ohiturak dioskunez, Antiguako baselizako serora edo beatarekin, gurutze honi hiru buelta eman, eta bakoitzean oilarrari laztana emanez, joaten omen ziren etxekoandre asko euren umeekin bertan oinez ikas zezaten.

• Antiguako ermita: Bere izenaren jabe da, agian Errukizko Amaren parrokia egin aurretik Olaldeko parrokia izan zelako. Bertan, XVI. mendeko Andramari gotiko bikaina dago; eta XV. mendeko Magdalenaren irudia, berriz, Donostian dago.

• Antiguako errota: Eraberrituta badago ere, bertan errotaren tresneria gordetzen da.


6. Irimoegibarrena auzoan zehar

azaldegietaDenbora: 3 ordu
Kilometroak: 12
Zailtasuna: Erdi mailakoa
Interesgunea: Udalerriko inguru goibelena, bakarrena behar bada, hala ere pinudiak direla eta, gizakiaren eragina nabarmen jasan duena izan daiteke, ingurua degradatuz: pistak, matarrasak,... Honez gain, inguru goibela denez, oso baserri gutxi daude bertan


txiki5

• Antzuola: Antigua auzotik Iriarte eta Irainera (Igirain) doan bidea jarraituz....

• Urkillu: Bertatik hasten omen zen Oñatiko galtzada zaharra, ezkerraldetik zihoana -zati batzuk egin daitezke-. Goian, Arrandariko bidea lagata...

• Irular (Ibular) azpikoa eta gainekoa: Dagoeneko lurjota dauden baserri hauek, gure herrian lehenengo hustutakoak dira.

• Azaldegieta: Atseden lekua, Landarraitz mendigainera edota garai batean Antzuolako baserririk altuena eta urrutiena zen Astobiagara joateko abiapuntua.

• Trukarriaga (Turkoarriaga): Iturria. Izen erroa aztertuko bagenu trikuharritik datorrela pentsa liteke.
Hemendik, eta ezkerraldeko pista jarraituz, lurjota dagoen Miso baserrira iritsiko ginateke. Beheruntz Burubikora edota Bergaratik Zumarragara doan bidera. Hor goruntz jarraituz...

• Aldabeko iturria: Arizti baserriaren inguruan, bide baztarrean, ur ederra duen iturri hau dago.

• Ariztiberri eta Ariztizar: Lehena, herrian dugun baserririk berriena da, mende honen 30eko hamarkadan egina; eta aurrerago, bere antzinakotasuna gordez, Ariztizar.

• Bidaurre: Eskumaldean, Benitua lagata, bere izenaren jabe den Bidaurrera iristen gara. Badirudi etxe aurre honetatik Bergarako galtzada zaharra pasatzen zela. Bertatik datorkio izena ere: Bide+aurre. Nahiz eta eraberritua egon, bere antzinakotasunaren lekuko da iparraldean daukan armarria.
Bertatik, eta Zabala baserritik abiatzen den bidexkatik, Uzarragatik datorren bideraino; hemendik Antzuolara.


7. Irimoegigoena eta Irimoegibarrena auzoetatik

urkilluDenbora: 4 ordu
Kilometroak: 17
Zailtasuna: Goi mailakoa
Interesgunea: Ibilbide honetan naturak garrantzi handia baldin badu, eta batez ere basoak (pagadiak, alertzeak, herrian dauden hagin bakarrak...), ezin da baztertu bertan
dauden aztarna arkeologikoak: tumuloak alegia. Etnografian, berriz, desagertzear dauden azkenengo galtzada zaharrak; Oñati-Legazpi-Urretxu-Antzuola mugarriak...

txiki6

• Antzuola: Jarrai dezagun bosgarren ibilbidea Arrandariko bidegurutzera arte (Zabaldoko iturria). Hemen, eskumaldera hartu beharrean, Azaldegietara alegia, Arrandarira hartu.

• Arrandariak: Bi baserri dira: lehena, Ozaeta; bigarrena, Torrekua. Eraberrituak egon arren, inguruan ikus daitezke alberga, labea...
Korosoko galtzada hartu eta...

• Agiñaerreka: Naturgune interesgarria, Antzuolan dauzkagun hagin zuhaitz bakarrak bertan daude eta.

• Arrandari-Korosoko bidea:
Garai bateko galtzada zaharrari jarraituz, eta Egiandiko pagadia zeharkatuz...

• Koroso: Bertan dagoen iturrian ura edan nahi izanez gero, beheruntz doan bidea hartu behar da; 200 metrora dago.

• Argilekuko txabola: Arrolako bidean dago, eta urte berriarekin batera, Arrola mendi elkarteak bertan ospatzen du urteroko txistorra jana. Inguru ederra Aitzgorri ingurua ikusi ahal izateko.

• Arranoaitz: Gutxira arte burdinezko gurutzea baldin bazegoen, orain buzoia eta oroigarri bat besterik ez dago. Paraje zoragarria mendiak (Aitzgorri, Udalaitz, Andarto, Anboto, Gorbea,...) eta inguruak ikusi ahal izateko.

• Arrolamendi I: Arrola mendira iritsi aurretik, monumentu megalitikoa: Tumuloa.

• Arrola: 907 metro dauzka, eta 60-80 metrora iturria dago. Paraje ederra. Beheruntz, Urretxu eta Legazpiko inguruak ikusten dira.

• Ardanbideta: Tumuloak. Hirugarren tumuloaren azpian, eta Lakiriolara iritsi aurretik, 1910ean jazotako heriotz baten oroigarria ikus daiteke.

• Lakiriola: Iturria, eta ezkerraldetik hasten den pista bati jarraituz gero, 500 metrora, beste oroigarri bitxi bat dago. Inguruan Legazpiko elkarte bat dago.

• Deskarga:
Mendate honetan dago 1 zenbakia duen mugarria; bertan dago baita Urretxu, Legazpi eta Antzuola udalerrien mugarri bateratua ere.
Antzuolatik Zumarragara doan bidea zeharkatuz, bertatik gora hasten den pista bati jarraituz...

trekutz• Trekutz: Atseden lekua, bertan Gaztelu Gain izeneko elkartea dago; inguruan, hondatutako tumuloa. Paisaia bikaina du inguru honek.
Hemendik, porlanez egindako bidea, eta Basalde auzoa behean lagata, Irimoegigoena auzoa zeharkatuko dugu (ikusi 3. ibilbidea) Antzuolaraino. Bost kilometroko jaitsiera zoragarria.

 

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner