• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Berriak


Antzuola kirol saria 2018

E-mail Inprimatu PDF

ANTZUOLA KIROL-SARIA 2018

Debagoieneko Mankomunitateak Debagoieneko Kirol Sariak antolatu ditu. Bertan Debagoieneko kirolari onena sarituko da. Aurretik, ordea, herrikoa aukeratuko da. Hori izango da Antzuolako ordezkaria Debagoieneko Kirol Sarietan.

Antzuolako irabazlea aukeratzeko prozedura:

  • Bete udaletxeko arkupetan dauden orrietako bat eta bota bertan dagoen kaxan.
  • Parte hartzaile bakoitzak hiru kirolari aukeratuko ditu.
  • Orrialde bakarra bete daiteke.
  • Parte hartzeko epea: urtarrilak 20.

Hautagaiak (aurrez hirix aplikazio bidez jasotako proposamenetan oinarritua):

  • Balerdi Manex, pilotaria.
  • Baleztena Jon, korrikalaria.
  • Castro Manu, bizikleta jaitsierak.
  • Galeano hizpak, pilotariak.
  • Iparragirre Uxue, futbolaria.
  • Kortabarria Aritz, txirrindularia.
  • Larrea Aimar, korrikalaria.
  • Larrea Ekain, Korrikalaria.
  • Larrea Jon, bizikleta jaitsierak.
  • Mendizabal Aitor, pilotaria.
  • Rodriguez Peru, futbolaria.
  • Urkiola Alaitz, rallyak.
  • Zabalo Ibai, futbolaria.

Inkestan parte hartzen duten guztien artean bi pertsonendako asteburuko egonaldi-pakete bat zozketatuko dugu.

 

Gaztetxokoko hezitzaileen izen-ematea zabalik

E-mail Inprimatu PDF

ANTZUOLAKO GAZTETXOKOAN HEZITZAILEAK HARTZEKO DEIALDIA. 2018-2019 ikasturtea

Ondorengo deialdian 2018-2019 ikasturtean Gaztetxokoan arituko diren hezitzaileen aukeraketarako izen-ematea zabaltzen da. Lan eskaintza hau azarotik apirilera artekoa izango da. Hona hemen beste hainbat argibide:

BALDINTZAK

  • Euskaraz jakitea.
  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Antzuolarra izan edo bertan bizi izatea.
  • Asteburuetako disponibilitatea.

BALORATUKO DENA

  • Zerikusia duten ikasketak izatea
  • Begirale titulua
  • Aisialdian esperientzia

IZENA EMATEA

  • Bidali Curriculuma ondorengo helbide elektronikora: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla . Bertan, eginiko edo egiten ari zaren ikasketak, tituluak esperientzia… Agertu beharko dira.
  • Izena emateko azken eguna: Urriak 5.
 

Yoga saioak. Izen-ematea zabalik

E-mail Inprimatu PDF

Yoga saioak

NOIZTIK NOIZ ARTE: urritik maiatz bukaerara
EGUNA ETA ORDUA:astelehenetan: 1. taldea: 10:30-12:00 eta 2. taldea: 14:45-16:15
Taldea osatzeko 10 lagun behar dira.
IRAKASLEA: Maitena Arana.
KUOTA: 20 € /hilean
IZEN-EMATEA: udaletxean. Izen-emate orria bete behar da.

 

 

Bertso eskola. Izen-ematea zabalik

E-mail Inprimatu PDF

NORENTZAT
DBH1 ETA HORTIK GORAKOENTZAT.

EGUNA ETA ORDUA
ASTEAN EGUN BATEZ, ORDUBETEZ. IKASLE ETA IRAKASLEAREN ARTEAN ADOSTUKO DA.

NOIZTIK NOIZ ARTE
URRITIK MAIATZ BUKAERARA.

KUOTA
90 € / IKASTURTE OSOA.

IZEN-EMATEA
UDALETXEAN, IRAILAREN 28 ARTE.

 

Eskulan ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

UME-GAZTEAK. 1. mailatik- DBH 2 arte
Bi egun aukeran: asteazkenetan, 17:00-18:00 edo ostegunetan, 16.45-17.45
Bi txanda egongo dira:
- A txanda: urriaren 3/4-tik otsailaren 27/28ra.
- B txanda: martxoaren 6/7tik ekainaren 26/27ra.
Hileko kuota: 12 €.
Umeen talde bakoitzean gehienez 9 ume ibiliko dira. Txandaren batean 9 ume baino gehiago egonez gero, zozketa egingo da.

HELDUAK
Ostegunetan, 14.45-16.30 eta 18.00-19.45
Ikasturte hasiera: urriaren 3-4an, bukaera 2018ko ekainaren 21ean.
Hileko kuota: 24 €

Irakaslea: Edurne Uribesalgo

Egingo diren lanak: norberak nahi duena. Kuadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, gauzak itxuraz aldatu…
Izena emateko azken eguna: irailaren 28an.
Izena emateko: udaletxean; izen-emate orria bete behar da.
 


4 orria 10-tik

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner