• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Berriak


Jaietako larrain dantzako entseguak

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako jaixetako domekan larrain dantza egingo da aurten ere Oinarin dantza taldeari esker.

Plazara irten aurretik hainbat entsegu egiteko aukera izango da.

- Uztailak 2, martitzena

  • 19:00-21:00. Hutsetik hasten.

- Uztailak 9, martitzena

  • 19:00-20:00- Larrain dantza jarraitzen.
  • 20:00-21:00- Larrain dantza entsegua.

- Uztailak 16, martitzena

  • 19:00-20:00- Larrain dantza jarraitzen.
  • 20:00-21:00- Larrain dantza entsegua.
 

Alardean parte hartzeko jende beharra

E-mail Inprimatu PDF

Dagoeneko Alardea antolatzen hasita gaude.
Uztailaren 20an izango da eta aurten ere parte hartzaile izango zarelakoan gaude. Zure erantzuna ekainaren 14a aurretik jasotzea espero dugu.
Horrez gain, estimatuko genizuke zure inguruko norbait animatzea, jende beharra dugu-eta, batez ere, eskopeteroena.

Parte hartuko duzun esateko bide hauetako bat erabil dezakezu:

  • Udaleko kultura teknikariari jakinaraziz Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean, 943 766 246ra deituz edo Udaletxera joanez. Zure izen-abizenak eta telefono mugikorra utzi.
  • Alardearen elkarteko kide bati esanaz.
Azkenik, gogorarazi Alardearen informazio ugari duzula www.antzuolakoalardea.com webgunean. Entseguen egutegiak ere bertan ipiniko ditugu.


 

Udalekuetako begiraleak hartzeko deialdia

E-mail Inprimatu PDF

ANTZUOLAKO UDALEKUETARAKO BEGIRALEAK HARTZEKO DEIALDIA

Uztailaren 1etik 18ra Antzuolan umeentzako egingo diren ekintzen antolaketa dela-eta, begiraleak hartzeko deialdia.

1- BALDINTZAK

  • - Euskaraz jakitea.
  • - 2019an 18 urte beteta izatea.
  • - Derrigorrezkoa da formazio, programazio eta errepaso bileretan parte hartzea. Data hauetan izango dira:
    • Formazio bilera: maiatzak 17, ostirala, 18:00-21:30 bitartean.
    • Programazio bilera: maiatzak 25, zapatua.
    • Errepaso bilera: ekaineko azken astean.

Begiraleak hartzeko kontuan hartuko diren irizpideak:

  • - Begirale titulua izatea.
  • - Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea.
  • - Esperientzia izatea.
  • - Herrigitzan parte hartzea.

Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira. Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da baloratuko.

Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.

2- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria beteta. Inprimakia eskuratzeko Idolaz elkarteari eskatu edo hemen sakatu.
  • Titulu(ar)en fotokopiak. Ziurtagiririk aurkeztu ezean, ez da titulaziorik kontuan hartuko. Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak.
  • Natura sexualeko delituen ziurtagiria.

Hona hemen ziurtagiri penala lortzeko informazioa: 
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos

3- OHARRA: Izen emateko dokumentazioa Idolazeko helbide honetara  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla bidali behar da.

4- EPEA: izena emateko azken eguna maiatzak 12 (domeka).

 

San Isidrotako bazkaria

E-mail Inprimatu PDF

SAN ISIDRO-ARTZAIN ETA ATZEGI EGUNA

MAIATZAK 18, ZAPATUA 

14:30- BAZKARIA PATIOAN. KM On produktuetan oinarritutako bazkaria. 

Menuak:

Umeendako Menua - 12 €
Iberikoak
Urdaiazpiko kroketak
KM 0 hanburgesak parrilan patatekin
Izozkia

Menu beganoa - 20 €. Txartela erostean egin menu begano eskaera.
Entsalada mistoa
Kroketa beganoak eta heura proteina begetalak
Hanburgesa eta saltxitxa begetalak parrilan
Piña
Kafea

Helduendako menua - 20 €
Entsalada mistoa
Baserriko oilaskoa parrilan
Txerri saiheskia parrilan
Pasteltxoak
Kafea
Edateko: sagardoa txotxean, ardo gorria, beltza edo zuria eta ura.

Mahaiak montatu eta jaso, bazkaltiarren artean.
Bazkaria kateringekoek zerbitzatuko dute.
Ontziak eta kubiertoak berrerabilgarriak izango dira.
Txartelak salgai: udaletxean eta liburutegian. Erosteko azken eguna: maiatzak 13, astelehena.

Bazkal ostean- Nafarroa Kanta Taldearen saioa 

 

Udalekuak 2019

E-mail Inprimatu PDF

UDALEKUAK 2019

Uztailaren 1etik (astelehena) 18ra (osteguna).
5 urteko gelatik 6. maila arteko umeentzat (biak barne)
Ordutegia: 9:30-13:00
Izena emateko azken eguna: maiatzak 10, egubakoitza
Izena emateko moduak:
  • On line: www.antzuola.com bidez. Bete inprimakia eta bidali.
    Izen-ematea on line eginez gero, Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidetik mezua bidaliko da izen-ematea egin dela ziurtatuz. Halakorik jaso ezean, izen ematean arazoa izan dela esan nahiko du eta izen-ematea ez dela gauzatu.Udaletxean: bete izen-emate orria eta eraman ordainketa agiria.

Diru sarrera egiteko kontuak:

  • - KUTXABANK:            2095  5023  44  1060024477
  • - EUSKADIKO KUTXA: 3035 0040 13 0400900009 

Tasak:

  • - Kuota arrunta: 72.80 €.
  • - Familia ugariek: 48.50 € (ziurtagiria aurkeztu behar da)
  • - Laguntza ekonomikoen onuradunak edo gurasoak langabezian daudenean: 10 €

Norbaitek izena eman eta gero, baja ematen badu, ez zaio dirua bueltatuko, begiraleen kopuruan eta udalekuen programazioan gora-beherak eragin ditzakeelako.

 


1 orria 10-tik

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner