• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Berriak


Bi liburu opari

E-mail Inprimatu PDF

Apirilaren 23an liburuaren eguna dela eta, agortuta dauden bi liburu lortzeko aukera eskaini nahi dizugu. Esan beharra dago guri ere oparitzat Iñigo Ramirez de Okarizek bidali dizkigula eskaneatuta:

Antzuolako errota eta baserriak. Iñigo Ramirez de Okariz. 1995. 
Euskal Herri mailan erreferente izan den liburua; ondoren eredu moduan erabili dena antzeko argitalpenak egiteko.

- Antzuolako larru ontzea. Antxon Aguirre Sorondo. 2000.
Gure herriaren industria eta kultur ondarearen nondik norakoak jasotzen diren liburua.

Newsletter honen bidez bidaltzea ezinezkoa zaigunez, idatziguzu Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera  eta bidaliko di(zki)zugu.

 

Jaietako zapiaren lehiaketa

E-mail Inprimatu PDF

JAIETAKO ZAPIAREN LEHIAKETA

Antzuolako jaietan zapia jazteko ohitura dugu.
Oinarri hauen helburua da 2019ko zapia aukeratzeko lehiaketa deitzea.

1-    GAIA: Antzuolako jaiak.

2-    LANAK: parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu.

3-    PARTAIDETZA: nahi duen orok parte har dezake.

4- ZAPIAREN EZAUGARRIAK
Antzuolako jaien ezaugarriak islatu beharko ditu.
Idatzita izango duen testua: Antzuolako jaixak 2019
Aurkeztuko den irudiak, gehienez,  triangelu formako gainazal hau hartuko du: 70 X 70 X 100
Koloreak: diseinuak edo irudiak bi kolore izango ditu. Koloretzat hartzen da zuria.
Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

5- LANAK AURKEZTEKO MODUAK

Lanak udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, DINA4  neurriko bi gutun-azaletan. Batean lana joango da, bestean parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Gutun-azal biek izenburu berdina jarriko zaie.
Lan bakoitzeko sobre bat aurkeztuko da.

6- AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 17an, egubakoitzean, bukatuko da.

7- EPAIMAHAIA
Jai batzordeak osatuko du epaimahaia.
Epaimahaiak jaietarako egokiena den lan onena aukeratuko.
Epaimahaiak hala erabakiz gero, lehiaketa hutsik geratu ahal izango da.

8- SARIA: 200 €.
Sari banaketa Antzuolako jaietan egingo da.

9- LANEN ESKUBIDEAK
Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Eraldatzeko eta kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.

10- OHARRA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakia onartuko direla esan nahi du.

 

 

 

Balorazio saioa Alarde berrituaz

E-mail Inprimatu PDF

ALARDE BERRITUAREN HAUSNARKETA-BALORAZIO SAIOA

- Martxoak 23, zapatua
- 9:30-12:30
- Olaranen

Egokitzen joan den Alardea
Alardea 1880tik ospatzen da Antzuolan. 
Ez da adierazpen kultural estatikoa izan, unean uneko garai eta gizarteko egoera berrietara egokitzen jakin izan du eta sorreratik aldaketak izan ditu; sakonenak, 1980an eta 2009an egindakoak. Bertan, arreta berezia jarri zaio genero tratamenduari, kulturartekoaren adierazpenari, ekintza eta pertsonaien duintasunari eta herritartasunaren senari.

Adostasuna eta transmisioa
Antzuolak ahalegin horrekin Mairuaren Alardea gaurkotzea baino askoz gehiago lortu du: bere herri dinamismoaz eta elkarlanaz baliatuz, helburu garrantzitsu batean ados jartzen badakigula erakutsi  dugu, partekatzen ditugun balioekin gure herri-izaera sendotzeko gai garela, gure ondarea gorde eta indarberrituta transmititzeko gauza garela.
Gainera euskal erakunde desberdinetan txalotu diren aldaketak izan dira eta eremu akademikoan ere “praktika on” bezala ere goraipatu dira.

Herritarron alardea
Herritarron identitatearen ikur garrantzitsu izaten jarraitzeko bere antolaketa eta garapena ezin da herritar batzuen edo udal ordezkarien esku soilik laga, antzuolar guztion konpromisoa eskatzen duelako; guztiona delako.

Hausnarketa-balorazio saioa
Duela 10 urte berritua izan zela-eta, une egokia da hamarkada honetan egindakoaren hausnarketa-balorazio saioa egiteko, helburu bakar batekin: alardearen ospakizuna gehiago indartzea.

Besteak beste, landuko diren gaiak:
- Alardearen antolaketa eta funtzionamendua.
- Parte hartzaileak.
- Harremanak.
- Komunikazioa.
- Koreografia.
- Alardeaz dauden iritziak:
- Genero aldetik
- Kulturartekotasun aldetik
- Ikuskizun aldetik
- Zer sortzen dizu: atxikimendua, indiferentzia...
- Hobetzeko proposamenak.

Gonbidatuak:
- Adin guztietako jendea.
- Emakumezko-gizonezkoak.
- Alardean parte hartzen dutenak.
- Alardeko parte hartzaile ez direnak.

ZATOZ!

ANTZUOLAKO UDALA ETA ALARDEAREN KULTUR ELKARTEA

 

Erakusketa. Narrua. Gure ondare industrial eta kulturala.

E-mail Inprimatu PDF

ERAKUSKETA - Narrua. Gure ondare industrial eta kulturala. 

Otsailak 23, zapatua
- 12:00- Bisita gidatua egingo da eta azalpenak emango dituzte Bittor Arbuluk eta Iñigo Ramirez de Okarizek.
- 18:30-20:30

Otsailak 24, domeka, martxoak 2, zapatua, eta 3, domeka.
- 18:30-20:30

Erakusgai daude: 
- Antzuolako lau zurrategi nagusien argazkiak, bertako langileak eta eraiste unea.
- Orain arte narruari buruz egin diren hainbat lanen argazkiak: Zurrategiko zurratzailearen eskultura, hainbat grabazio...
- Zenbait tresna eta material. 

 

Inauteri bazkaria, lehiaketa, berbena

E-mail Inprimatu PDF

INAUTERI BAZKARIA, LEHIAKETA eta BERBENA
MARTXOAK 3, DOMEKA

14:30- BAZKARIA FRONTOIAN
- Umeendako menua:  makarroiak, solomoa patata frijituekin, petisuisa eta freskagarriak. 11 €
- Helduendako menua: piperrak entsalada errusiarrez beteak, zurtoin beteak onddoen saltsan, etxeko frijituak, oilasko errea eta txokolatezko tarta. Edateko: ardoa, kafea eta kopa. 22 €

Mahaiak montatu eta zerbitzatu Kateringekoek egingo dute. Mahai-aulkiak eta dena jaso, bazkaltiarren artean.
Kristalezko ontziak egongo dira.
Frontoian eserita bazkaltzeko txartela eskatuko da.
Umeen gunea eta helduen guneak egongo dira: umeen gunean umeendako menua emango da; helduen gunean, helduendako menua.
Txartelak salgai: udaletxean eta liburutegian.
Erosteko azken eguna: otsailak 22, egubakoitza.

17:00- MOZORRO LEHIAKETA. Euria bada, frontoian; ateri badago, zurrategin.
Lehiaketan nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia…
Ikuskizunak musika izanez gero, aurkezten den taldeak eramango du.
Talde onenarentzako saria: herriko jatetxe batean 200 € arteko gastua egiteko aukera. Hortik gorakoa taldeak jarriko du. Taldea 10 lagun baino gutxiagok osatuz gero, buruko 20 € emango da.
Animatzaile eta epaimahai lanetan: Txatxilipurdi.

17:30-19:30- BERBENA Txatxilipurdirekin.
Euria bada, frontoian; ateri badago, Zurrategin       

 


2 orria 10-tik

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner