• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Berriak


Zer egin larru langintzaren ondarearekin?

E-mail Inprimatu PDF

ANTZUOLARRON ONDARE KULTURAL ETA INDUSTRIALA- Hausnarketa saioa

Zer egin narru langintzaren ondarearekin?

Antzuolak narru langintzarekin harreman eta tradizio handia izan du, ekonomiaren ardatz nagusi izan delako bi mendez. Desagertuta dagoen langintza izan arren, ondarearen zati bat badugu oraindik: artxibo dokumental eta grafikoa, lanean jardun zuten emakume eta gizonezkoen grabazioak, tresna eta lanabesak...

Baina, antzuolarrok zer egin genezake eta nola ondare hori balioan jarri eta herritarrei erakusteko?

Galdera horiei erantzuteko egingo dugu hausnarketa-saioa.

Otsailak 16, zapatua, 9:30-12:30, Olaranen.

Saio irekia da, eta nahi duen orok du etortzeko aukera, baita zuk ere.

ZURRATEGIEN HISTORIA
1790an sortu zuen Bareñok larrua ontzeko lehen lantegia Antzuolan.
1880an sortu zen Lamariano y Cía.
Ondorengoak dira beste biak: Galarza Hermanos y Arbulu eta Hijos de José Telleria.
Enpresok desagertzen hasi ziren 50eko hamarkadan; 90eko hamarkadan itxi zen azkena. Plastikoaren nagusitasuna, nekazaritzaren krisialdia eta mekanizazioa, norgehiagoka, berrikuntza teknologiko eza,… izan ziren lantokiak ixtearen arrazoi nagusi.
Lantokiak desagertu arren, langileak ez ziren kalean geratu; beste arloetako hainbat enpresa berri sortu eta etorri baitzen gurera.

NARRUAREN ONDAREAK BIZIRIK IRAUTEKO EGINDAKO JARDUERAK
- Auzo berri bat izendatzeko larruarekin zerikusi zuzena duen hitz bat aukeratu zen: Zurrategi. Izen hori jarri zitzaion, bertan egon zelako Bareño zurrategia.
- 1998an Zurrategin larrua ontzen diharduen langilearen eskultura inauguratu zen.
Inaugurazioarekin batera larru ontzerako erabiltzen zen tresneriarekin eta antzinako argazkiekin erakusketa antolatu zen.
- 2000n Antxon Agirre Sorondoren Antzuolako larru ontzea liburua argitaratu zen.
- 2004an Telleria lantegian egiten zen uhalgintzaren[1][UdW1] ondarea eskuratu zen: tailerreko tresneria (erreminta, altzari, larru patroiak...) zein artxibo dokumentala.
- Larru langintzarekin zerikusia duten antzinako argazkiak jaso ziren. Gehienak Antzuolako argazki zaharrak 1900-1970 liburuan eta antzuola.com webgunean daude.

NARRUOLA. LARRU-ONTZE ETA UHALGINTZA GUNEAREN PROIEKTUA
Testuinguru horretan, Antzuolak larruaren lanbidearekin loturiko gune bat behar eta merezi zuelakoan, sortu zen Narruola proiektua deitu zitzaiona. Proiektuak ordea, hainbat arrazoi medio, ez zuen aurrera egin.

LARRUAREN ONDARETIK, ANTZUOLAKO ONDARERA
Azken urteotan Narruola gaiaz hitz egitean fokoa ez dugu larruaren ondarean jartzen. Ikuspuntua zabaldu eta ondarea adiera zabalagoan hartuz Antzuolak dituen ezaugarri eta bereizgarriez jarduten dugu.
Antzuolak baditu harro erakusteko moduko bere-bereak dituen hainbat elementu, bakarrik hemengoak eta geureak direnak.

 

Kursaalera joateko autobusa

E-mail Inprimatu PDF

KURSAALERAKO AUTOBUSA

Autobusa egongo da Antzuolatik irten eta Kursaalera ondorengo ekintzarako:

Kontzertua: Mahleren 3. Sinfonia, Gustav Mahler Jugendorchester eta Donostiako Orfeoiarekin.
Zuzendaria: Jonathan Nott
Martxoak 7, osteguna, 20:00, Kursaal Auditorioan.
18:00etan irteera. Gero Legazpin eta Zumarragakoak hartuko ditu.

Prozedura:
- Interesdunek kontzerturako sarrera erosiko dute: www.kursaal.eus
-  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, Antzuolako udalean euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute: 943 766246 / Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
- Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
- Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) marxoaren 1ean amaituko da.
- Oharra: Gutxienez 20 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu. Hori gertatuz gero, erositako sarreren dirua bueltatuko da.

 

Memoria tailerra

E-mail Inprimatu PDF

MEMORIA TAILERRA

ZER DA MEMORIA TAILERRA?

Gure garuna aktibo mantentzen eta garapen pertsonala bultzatzen laguntzen digun kurtso dinamiko bat da.
Ikastaroa amaitutakoan norberak landu ditzakeen jarraibideak eskainiko dira.

NORI ZUZENDUA? NORK EMANGO DU?

Jubilatu guztientzat. Bakoitzaren beharren arabera taldeak egingo dira.
Eguneko zentroko terapeutak gidatuko ditu saioak

Noiz eta non izango da?

Otsailaren 20tik ekainaren 13ra. Asteazkenetan, 9:30etik 11:00etara
Olaranen

PREZIOA: doan

IZENA EMATEKO:

Udaletxean edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbide elektronikoan otsailaren 15a baino lehen.

 

Haurreskolako matrikulazioa zabalik

E-mail Inprimatu PDF

HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIOA
Haurreskolako matrikulazio epea zabalik dago urte osoan.

Kuotak:

  • Doan:
  1. 18.000 € irabaziak baino gutxiago dituzten familiek.
  2. Erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai-arrebaren bat edo gehiagorekin kointzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota, doan.
  • 5 ordu arteko kuota: 91 €, 140 € eta 160 €.
  • 8 ordu arteko kuota: 118 €, 180 € eta 208 €.

Zalantzarik izanez gero, joan haurreskolara edo deitu telefono honetara: 943 78 60 15

 

Uda kooperante moduan bizitzeko aukera

E-mail Inprimatu PDF

22 – 30 urte dituzu eta kooperante moduan bidaiatu nahi duzu?

Otsailaren 6ra arteko epea duzu izena emateko.

http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-6525/eu/contenidos/informacion/jov_coop_video/eu_0/bideoa.html

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programaren 2019ko deialdia egin du.

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Izen ematea internet bidez egin behar da ondorengo helbide elektronikoan.

http://www.gazteaukera.euskadi.eus/informacion/izena-ematea-2019ko-euskadiko-gazteak-lankidetzan-programan/r58-6525/eu/

 Aukera paregabea uda ezberdin bat izateko!

 


3 orria 10-tik

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner