• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Berriak


Agenda. Herriko ekintzak.

E-mail Inprimatu PDF

Martxoak 27, eguaztena

Hitzaldia: Frankismoaren aztarnak arakatzen: erbestea, Josu Chuecarekin, Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatuta.

1936ko gerra eta errepresioari buruzko erakusketa zabalduko da: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuolan ezkutatutako historia argitzeko ekimena.
Intxorta 1937 kultur elkartea: “1939ko otsailean Katalunian zeuden milaka euskal errefuxiatuk faxistengandik ihes egin behar izan zuten Frantziara; ihesaldi hori La Retirada deitzen dugu.
Antzuolan ekimen hau bideratzearen helburua da herrian talde irekia sortzea denon artean 1936ko gerra eta ondorioak batzeko.”

Martxoak 28, eguena
18:30
Ikusentzunezkoa Silvia Triguerosekin. Gaia: mendi lasterketa baten kronika.
Arrolak antolatuta.
Olaranen.

Martxoak 30, zapatua
16:00
Uzarragako Txirrindulari Igoera. Junior mailako lasterketa.
Peña Aiastuik antolatuta.

18:30-20:30
Erakusketa: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuola ezkutatutako historia argitzeko ekimena.
Olaranen.

Martxoak 31, domeka
10:00
Txistularien diana herrian zehar.

18:30-20:30
Erakusketa: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuola ezkutatutako historia argitzeko ekimena.

Apirilak 4, eguena

18:30
Jaiak antolatzeko bilera.

Bilera irekia da, gonbidatuta daude nahi duten herritar guztiak.

Udaletxean. 

Apirilak 6, zapatua
16:30
Landatxoperen urteko Batzar Nagusia, Olaranen.

Apirilak 6, zapatua, eta 7, domeka
18:30-20:30

Erakusketa: Etorkizuna alanbre hesi artean - Antzuolan ezkutatutako historia argitzeko ekimena.

Apirilak 7, domeka
Korrika. Aiherratik pasatuko da.

10:00
Txistularien diana herrian zehar.

18:30
Zinea euskara: Aintza (Glory)

Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrow saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat egiteko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna berreskuratzeko hasiko duen borroka.

Bulgaria/Grezia- 2016

Jatorrizko hitzkuntza: bulgariera; azpitituluak, euskaraz.

Gaia: korrupzioaren aurkako borroka, erronka bulgariarentzat.
12 urtetik gorakoentzat.

Olaranen

Apirilak 14, domeka

-        Txistularien diana herrian zehar. 10:00etan.

-        AHOTIK BIHOTZERA Antzuolako 6. ipuin maratoia.

  • 13:00-14:30

Ipuin kalejira, herrian zehar ipuin kontalariekin eta trikitilariekin.
Baita Iñaki Mataren Welcome! saioa ere.

Welcome! poesia ikusgarria eskaintzen digun obra ibiltaria da. Edozein barne migrazio prozesuri ongietorria emateko modua.
Beharrak eragindako hegaldi transhumatea, enpatiaz, konexioz eta gogoetaz jantzia. Bizitza zeharkatzeko motxila nomada bat, “litekeenera” bidaiatzera gonbidatzen gaituena.
Giza itxura duen panpina errrealista, panpina itxura duen gizarte batean.

  • 18:30

Ipuin saioak Olaranen.

Ahozko tradizioaren festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, entzutera etorriaz, besterik ez bada ere.
Eta... kontatzera animatuko bazina? Animatu! Virginia Imaz prest dago laguntzeko, guri esatea besterik ez duzu.

Zer kontatu? Nahi dena, baldintza bakarra da ezin dela irakurri: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak… nahi dena.

Zenbateko iraupena? 10 bat minutu gehienez.
Zein hizkuntzatan? Norberak nahi duen hizkuntzan.

Izena emateko jarri harremanetan udaleko kulturarekin telefonoz  943766246 edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera idatziz.

Apirilak 21, domeka
10:00
Txistularien diana herrian zehar.

Apirilak 28, domeka
10:00
Txistularien diana herrian zehar.

Apirilak 24, martitzena
Nigan, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduendako.
Helburua: gure  barnetasuna ezagutzea eta hobeto sentitzeko baliabideak eskuratzea.
18:30-20:00, Olaranen.

 

Alardeko argazkiak

E-mail Inprimatu PDF

Uztailaren 19an, zapatuan, izan zen alardea. Hasieran parte hartzaileak euriarengatik blai eginda geratu arren, eguraldia ez zen oztopo izan, alardea arrakastatsua izateko.
Giro ezin hobea eta parte hartze aparta! Eskerrik asko eta zorionak, batez ere, parte hartzaileei, baina baita ikusleei ere!

Aurten argazkiak ateratzen luxuzko taldea izan dugu: Iker Aizkorbe, Iñigo Alonso, Mari Paz Ugalde, Nagore Igarza eta Oier Peñagarikano.
Oraindik ez ditugu argazki guztiak eskuratu, baina eskuratu ahala argitaratzen joango gara. Jasota ditugunak ikusgai dituzu www.antzuolakoalardea.com webguneko GALERIAn.

 

Jaiak. Postu eskaera.

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako jaiak uztailaren 12, 13, 14 eta 15ean izango dira. Kalean salmenta posturik jarri izanez gero, bete eskaera orria eta aurkeztu bertan eskatzen den dokumentazioa. Eskaera orria.

 

 

Argazkiak: inauteriak, 8 miliak, Olentzero, Aiherra-Antzuola, haur eguna,...

E-mail Inprimatu PDF

Argazki hauetaz gain, beste asko dituzu ikusgai www.antzuola.com webgune honetako eskuma aldean, behe-behean, duzun irudi bilduma bannerrean. Bestela sakatu hemen.

INAUTERIAK: otsailaren 28an, ostiralean izandako ekintzak eta domekakoak, martxoaren 2koak ikus ditzakezu: sorgin dantza, bazkaria eta ondorengoak. Sakatu hemen

Dantzak_eta_mozorroak_85

AntzuoLako zortzi miliak.  Bigarren edizioa izan da otsailaren 16koa. 260 korrikalari, 60 lagun lanean,eguraldi eta giro bikaina... benetan arrakastatsua. Argazkiak hemen

Helmugan_202

OLENTZERO ETA Mari Domingiren etorrera izan genuen 2013ko abenduaren 13an. Argazkiak hemen sakatuta ikus ditzakezu.

P1350626

Aiherra-Antzuola senidetze eguna izan genuen 2013ko urriaren 27an. Eguraldia ere alde izan genuen. Egun bikaina! Ikusi hemen.

Haurren dantzari egun arrakastatsua izan da aurtengoa ere. Argazkiak Ikusi hemen.  

Haur_dantzari_eguna_20131013_256

Jaiak: jaien hasiera moduan, aurten, buruhandien aurkezpena izan genuen. Argazkiak ikusteko Sakatu hemen.

Buruhandien_aurkezpena_20

Mairuaren alardeko argazkiak, berriz, hemen sakatuta.
Eta gainontzeko ekintzak: udalbatzaren dantza, patata tortila lehiaketa, larrain dantza, AKEren pintxo dastaketa, barrakak, umeen ekintzak, domekako herri bazkaria... eta gehiago, hemen sakatuta.
Antzuolako argazki gehiago eta aurreko urteetako jaietakoak ikusteko, webgunearen sarreran dagoen irudi bilduma atalean dituzu. Edo bestela, sakatu hemen.

Ahotik bihotzera. I. ipuin maratoia egin zen apirilaren 21ean Torresoroan. Bertsolariak eta kontalariak, Antzuolakoak eta kanpokoak. Orereta, Laudio, Arrasate, Legazpi edo Urretxutik etorri ziren gurera kontatzera eta kantatzera. Hemen dituzu argazkiak ikusgai. Sakatu.

Ahotik_bihotzera_I._ipuin_maratoia._20130421_42

 

Bertsoklown, klowna eta bertsolaritza uztarturik, taula gainean 20130414an.. Ikusi argazkiak hemen sakatuta.

Bertsoklown_20130414_7


Korrika txikia
. Martxoaren 21ean egin zen Korrika txikiaren argazkiak hemen dituzu ikusgai. Sakatu hemen edo ikusi eskuman, behean dagoen irudi bilduman, ekintza bereziak barruan.

Korrika_txikia_20130321_22

 

Erlauntzaren sekretua ipuin musikatuaz disfrutatzeko aukera izan genuen martxoaren 17an. Bergarako musika eskolaren produkzio bat lehen aldiz Antzuolan. Antzuolako 12 ume Bergarako beste askorekin batera ikusteko aukera dugu argazki hauetan

Bergarako_musika_eskola._Erlauntzaren_sekretua._20130317_19

 

Antzuolako 8 miliak arrakastatsuko argazkiak ikusgai dituzu. Sakatu hemen edo ikusi eskuman, behean dagoen irudi bilduma / Kirolak barruan.

Jabi Etxanizek ateratako argazkiak ere ikus ditzakezu google+en: sakatu hemen

Bestetik, sailkapena ere hemen duzu. Sakatu hemen

Antzuolako_1._8_miliak._Herrigunean._69 Aitzagatik_Kaixetara_bidean._Antzuolako_1._8_miliak_114

 

Inauterietako argazkiak. Eskuman dagoen irudi bildumaren barruan, jaiak / inauteriak / 2013 . Bestela zuzenean horra sartzeko, sakatu hemen

 Ijitoak_4 Ostirala  Oinarin._Dantzak_56

Argazki horiez gain, beste asko ikus ditzakezu www.antzuola.com webgune honetako eskuma aldean, behe-behean, duzun irudi bilduma bannerrean. Bestela sakatu hemen.

 

 


9 orria 9-tik

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner