• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Berriak


Aiherrako festak asteburuan

E-mail Inprimatu PDF

Aiherrako festak izango dira datorren asteburuan, ekainaren 15ean hasi eta 18, astelehenera arte. Hauxe da antolatu duten programa: 

Ekainak 15, ostirala

20:30- Talo Tapalo antzerki emanaldia, Aiherrako gazteek emanik.

Ekainak 16, zapatua

20:00- Zikiroa kontrabanda taldeak alaiturik.

Ondotik, dantzaldia Herritmo taldearekin.

Ekainak 17, domeka

12:00- Zintzur bustitzea Herriko etxeak eskainirik. Herriko ostatuetan bazkaltzeko aukera izanen da. 

17:00- Pilota partida plazan.

19:30- Dantza ikuskizuna Kautere balet taldeak emanik. 

21:00- Kantaldia Niko eta Etxart eta Hapa hapa taldearekin.

Ekainak 18, astelehena

Herritarren eguna: 

10:00- Birla txapelketa

Auxotea ostatuan bazkaria.

20:00- Paella jatea.

Ondotik azken dantzaldia, Kiki Bordatxo taldearekin.

Ikusi Kartela eta programa

 

 

 

Gaztelan, enplegu eta formakuntza

E-mail Inprimatu PDF

GAZTELAN, ENPLEGU ETA FORMAKUNTZA PROGRAMA DESKRIPZIOA.

GAZTELAN, Arrasateko Udalak antolatutako programa bat da, 2017ko “Plan Nacional de Empleo Juvenil” delakoaren baitan garatuta, eta Europako Gizarte Funtsaren laguntza duena.

Lanerako prestakuntza eta enpresetan lan praktikak eskaintzen ditu.

Hiru ibilbide desberdin eskaintzen ditu.  Ikasle parte hartzaile bakoitzak ibilbide bat aukeratu behar du:

  1. Sistema elektromekanikoen muntaiarako eta konponketarako teknikaria:
  • Formazioaren iraupena ordutan:  600
  • 2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
  • Enpresetako praktiken iraupena ordutan:  200
  • Hasiera data:  2018ko ekainaren 14a
  • Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
  • Eguneko klase ordu kopurua:   8 ordu eguneko
  • Abuztuan oporrak.
  • Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa:    2500€ guztira
  1. Nekazaritzako teknikaria
    1. Formazioaren iraupena ordutan:  600
    2. 2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
    3. Enpresetako praktiken iraupena ordutan:  200
    4. Hasiera data:  2018ko ekainaren 14a
    5. Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
    6. Eguneko klase ordu kopurua:   8 ordu eguneko
    7. Abuztuan oporrak.
    8. Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2500€ guztira
  1. Elikagaien industriako teknikaria
    1. Formazioaren iraupena ordutan:  500
    2. 2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
    3. Enpresetako praktiken iraupena ordutan:  200
    4. Hasiera data:  2018ko ekainaren 14a
    5. Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
    6. Eguneko klase ordu kopurua:   8 ordu eguneko
    7. Abuztuan oporrak.
    8. Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2250€ guztira

Parte hartzeko bete beharrekoak:

-        Erregistratuta egon behar da www.trussteel.com Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko fitxeroan

-        16-30 urte bitarteko adina edukitzea

-        Debagoieneko udalerriren baten erroldatuta egotea.  Arrasaten erroldatutakoak leheneztasuna edukiko dute.

-        Titulazio akademikoa:  DBHko graduatua, edo erdi mailako formazio zikloetarako sarrera froga, edo baliokidea.

-        Ezinbestean goiz eta arratsaldeko ordutegitarako prestutasuna eduki behar da, formazioa zein enpresetako praktiketako saioetara joan ahal izateko.

Izenematea:

-        Izena emateko formularioko atal guztiak bete eta Arrasateko Udaleko BAZen entregatzea, NAren fotokopiarekin batera.  Izena emateko azken eguna, 2018ko ekainaren 1a.

-        Parte hartuko duten pertsonen hautaketarako kontuan hartuko, besteak beste, inskripzio ordena (Arrasateko Udaleko BAZeko erregistro zenbakia).

-        Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, 943252000 943252070 telefonotara deitu edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera idatzi.

 

Aiherrako umeak udalekuetan

E-mail Inprimatu PDF

Antzuola Nafarroa Behereko Aiherrarekin senidetuta dago.
Herri bietako umeen arteko harremana sustatu eta sendotzeko asmoz, aurten ere Aiherrako umeek hartuko dute parte udalekuetako bigarren astean, uztailaren 9tik 12ra.
Lau ume etorriko dira Antzuolara.

  • UDALEKU EGUNAK GUZTIRA: uztailaren 1etik 14ra. Ordutegia: 9:30-13:00.
  • AIHERTARRAK ANTZUOLAN EGONGO DIREN EGUNAK: uztailaren 8an, domekan, etorri eta 12ra arte, ostegunera arte.

Etxean aihertarrik hartzera animatzen bazara, eman horren berri ondorengo datuekin batera udaletxean edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean lehen bailehen.

  • Izena:
  • Abizenak:
  • Zenbat ume hartuko dituzu: 
  • Helbide elektronikoa:
  • Mugikorra:
 

Landatxoperen logotipo lehiaketa

E-mail Inprimatu PDF

LANDATXOPE JUBILATU ELKARTEAREN LOGOTIPO LEHIAKETARAKO OINARRIAK 

1-    Lehiaketa honen bidez, Antzuolako Landatxope, jubilatu eta pentsiodunen Elkarteko  logoa egiteko lehiaketa deitu nahi da.

2-    Lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake. Taldeek ere parte hartu dezakete.

3-    Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina proposamen aukeztu ahal izango ditu.

4-    GAIA:

LOGOTIPOA:  izenak logoarekin zerikusia izan dezake edo ez. Parte hartzaile bakoitzak ikusiko du.

Marrazkia azaldu leike edo ez. Azaltzen bada, pertsona nagusiak jarrera osasuntsu eta aktiboan azaldu beharko dira. Eta bi generoen parekidetasuna.

 5-    Teknika librea izango da. Edozein komunikazio euskarritara egokitu ahal izango da logotipoa, hau da, papera, gutun azala, txartela, kartela, helbide elektronikoa, web orria e.a.

 6-    Landatxope elkarteak egoki ikusten dituen hobekuntzak eta aldaketak egiteko eskubidea izango du.

7-    LANEN AURKEZPENA

 Lanak Landatxoperen egoitzan  aurkeztuko dira, Torresoroa eraikinean, paperean, eta DINA4 tamainetan (azalera zurrun baten gainean) eta tamaina bereko gutun-azal batean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

Lan bakoitzeko sobre bat aurkeztuko da.

Aurkeztu nahi diren lanak paperean eta formatu digitalean entregatu beharko dira: CD edo pendrive batean, bai kolorez, bai zuri-beltzean.

Ez da ezinbestekoa izango baina Illustrator edo antzerako programa bektorial bat erabiltzea eskertuko da.

Diseinuaren zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa, gehienez orri batekoa.

SARIA:

300 €.

Epaimahaiak hala erabakiz gero,  saria hutsik gera liteke.

8-    EPAIMAHAIA

Hauek osatuko dute epaimahaia: Landatxopeko zuzendari batzordeko ordezkarietako batek, udal ordezkari bat, adituren bat.

Epaimahaiak 3 lan aukeratu ahal izango du.

Saritu gabe geratu diren lanak aurkezpen epea bukatzen den egunetik hasi eta HOGEITA  HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte,  aintzakotzat  hartzen  ez  dituztela  pentsatuko  da  eta  Landatxoperen esku geratuko dira.

9-     Lanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.

10- AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea martxoak 16tik apirilaren 13ra bitartekoa izango da.

11- LANAREN JABEGO ESKUBIDEAK

Aurkeztutako lanak ustiatzeko eskubideak Antzuolako Landatxope elkarteari soilik eta doan emango zaizkio. Aurkeztu direnek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean. Landatxoperen esku egongo da lan horietan jasotakoa erabiltzea eta nola erabili.

 

 

Antzuolako liburuak salgai

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako udalak hainbat liburu, grabazio eta mapa ditu argitaratuta. Batzuk agortuta dauden arren, oraindik udaletxean geratzen direnak zabaltzeko asmoz, udalak moduz eskuratzeko moduan jarriko ditu salgai. Hala, bihar, maiatzaren 20an, San Isidro azokan salgai egongo dira eta hemendik aurrera udaletxean eta liburutegian ere eskuratu ahal izango dira.

Prezioak
Liburu 1- 5 €
2 liburu- 8 €
3 liburu- 10 €
Material dena- 25 €
Aiherra Antzuola, Mugak zubi. DVDa, 5 €

LIBURUAK
Antzuolako alardea. Mairuaren jaialdia. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 
Antzuola 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 1996.
Antzuolako hizkera. Jone Larrañaga Igartza. 1998. 
Antzuolako ohitura zaharrak. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2002
Lurretik mahaira. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuolako Trena. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Maristak Antzuolan. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Ura Antzuolan. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Antzuolako udala eta Aiherrako udala. 2011

UDALAK zuzenean argitaratu ez dituenak:
Antzuolako toponimia. Kristina Pavo. Euskaltzaindia.
Ondorengoek jakin dezaten. Kruz Azkarate. Auspoa liburutegiak argitaratuta. 2009.
Alfonso Ugarte (1879-1937) eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal herrian. Alfonso Ugarte (1879-1937) y la reforma de la música sacra en territorio vasco-navarro. Ainhoa Kaiero Claver. Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bildumak argitaratuta.

BESTELAKOAK
Antzuolako mapa. L. del Barrio, I. Ramirez de Okariz, L. Zaldua. 1994.
Antzuolako mapa toponimikoa. 2016
DVDa: Aiherra Antzuola, Mugak zubi. 2015

 

 


1 orria 5-tik

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner